top of page

Goian Sweet Sisters deituriko hirukoteak Hit the road Jack abesti famatua interpretatzen.

​

Hemen ondoan, aldiz, badaukagu Mozart ospetsuaren Txirula Magikoa operaren Papageno eta Papagenaren duetoa. Emakumearen ahotsa altua da, gizonarena, berriz, baxua da.

​​

Goian, diapositibaren gainean, Aula39 deituriko ahots laukotearen Despacito abestiaren bertsio ezberdina, baina oso polita.

​

Beheko bideoan Pentatonix deituriko boskotearen abesti bat, talde honen ezaugarririk nabariena bada instrumenturik ez dutela erabiltzen, gustia ahotsarekin egiten dutelako.

​

Honen alboan, Walk off the Earth taldearen interpretazioa, boskote bat osatzen dute ere bai.

​

​

Goian zortzikkote bat, Portugaleteko "Ochote"-en lehiaketan. Normalean, zortzikote mota hauek gizonez osaturik daude, nahiz eta bederatzi pertsona abestu, bat beste ahots bat bikoizten du.

​

Behean BTS hego-koreako hip hop taldea. Hauek zazpikote bat osatzen dute.

Goian, Portugaleko kontserbatorio bateko ikasleen ganbera-korua. Koruek estilo ezberdineko musika abestu dezakete. Hemen, adibidez, Chan Chan abesti famatua interpretatzen dute.

​

Behean, eskuinean, Leioa Kantika korala, Leioako kontserbatorioko ikasleekin osatuta dagoena. Volare abesti ospetsuaren berrtsioa egiten dute.

Abesterakoan, oso inportantea da gure ahotsa ondo sailkatzea. Txarto sailkatutako ahotsak esfortzu handiagoa egingo du abesterakoan eta abeslariak mina nabarituko du.

Behean ezkerraldean, Mikel Laboa eta Donostiako Orfeoia Baga, Biga, Higa abestia interpretatzen. Abesti hau oso ezaguna da Zugarramurdiko sorginak filmeari esker. Ondoan, eskuinaldean, badaukazue abestia agertzen den atala pelikulan. Bertsio bera da.

Ezkerraldean Hay un amigo en mi Toy Story pelikularen abestia ukelelez eta klarinetez jota. Eskuinaldean, Siaren abestiaren bertsio instrumentala, harizko hirukotearekin.

Harizko laukotea ganbera-musikako talderik erabiliena da, abesti ospetsuen bertsio ugari daude honako talderako. Hona hemen I'm Yours abestiaren bertsioa.

​

Ondoan, laukote ezberdin bat: hiru biolontxelo eta perkusioa. Juego de tronos tele-seriearen kantaren bertsioa jotzen dute.

Sin título.jpg

Hona hemen saxo-laukote gazte bat, lau saxo desberdinen soinuak entzun ditzakezue.

Goian haizezko seikote bat entzun dezakezue, fagotak, tronpak, txirulak, oboeak eta klarineteak osatzen dutena.

​

Behean eskuinean, Mnozil Brass deituriko metalezko haize taldea, sei dira ere bai. Guillermo Tell-en obertura jotzen dute.

Hona hemen, filme bateko soinu-banda... zein pelikulako musika jotzen du honako orkestrak?

Orkestrari buruzko informazio gehigarria

Goian ezkerraldean, harizko musika-tresnak, bi biolin, biola bat eta biolontxeloa. Harizko laukotea. Instrumentu hauek orkestraren gorputza osatzen dute.

Esuinaldean, tinbalak, perkusio-orkestra musika-tresnak.

Ezkerraldean, tronpen multzoa Indiana Jones pelikularen soinu-bandaren zati bat jotzen.

​

Eskuinaldean, tronpeta solo bat, Rubén Simeó musikari gazteak jotakoa.

Behean ezkerraldean arpa, harizko musika-tresna oso zaharra, Antzinaroan bazegoen eta.

​

Behean eskuinaldean, oboea dugu. Egurrezko haize musika-tresna da eta orkestraren barruan nahiko papera inportantea du: beste taldeko instrumentuak afinatzea hain zuzen ere. Hemen, oboea eta pianoa duo bat osatzen dute.

Behean ezkerraldean txirula daukagu. Nahiz eta gaur egun metalezkoa izan, egurrezko haize musika-tresnen barruan kokatzen da. Hemen daukagun mutila beat box egiten du aldi berean.

​

Behean eskuinaldean klarinetez eta gitarraz osaturiko duoa. Klarineteak orkestraren barruan jotzen du, gitarrak, aldiz, ez.

bottom of page