top of page

1. JARDUERA

​

Ikusi ondorengo bideoa, zein da erabiltzen den musika-tresna?

Musika mundu konplexua da, non hainbat rol dauden, agertoki batean edo irrati baten arrakasta-zerrendan amaitzen den sormen-prozesu luze baten parte direnak. Zuzendariaren eginkizuna musikarien arteko koordinazioa bideratu ez ezik, pieza ondo ezagutzea da.

 

Goazen talde txiki batentzako ahozko pieza bat sortzera. Horrela, guztiok konpositore-zuzendari, interprete eta entzulearen eginkizunak beteko dituzue.

Zeure ahotsa ezagutzen duzu?

2. JARDUERA

​

Ikusi ondorengo bideoa eta erantzun: ahots guztiak berdinak dira?

​

Nolako ahotsa daukazu? Neurtu zeure ahotsaren hedadura honako botoia sakatuz agertzen den pianoaren bitartez.

3. JARDUERA

​

Begiratu honako irudia. Bertan tesituraren araberako ahotsak sailkatzen dira: emakumezkoenak eta gizonezkoenak bereiztuz. Zure ahotsaren hedadura kontuan hartuta, zein tesitura dagokizu?

​

Gero klikatu ondorengo botoia eta behatu bertan agertzen diren ahots ezberdinen adibideak.

4. JARDUERA

​

Tesituraren kontu hau, ez da bakarrik ahotsaren sailkapenean agertzen, instrumentu familietan ere agertzen da. Klikatu honako botoietan, musika tresna ezberdinei buruzko informazioa bilatzeko, bakoitzaren familiari eta tesiturarekin mantentzen duen harremanari buruz konkretuki.

Adibide moduan, begiratu ikasle batzuk egindako ukeleleri buruzko aurkezpena.

Ahotsa esploratzen

5. JARDUERA

​

Goazen gure ahotsarekin jokatzera. Nola egin dezakegu musika gure ahotsarekin bakarrik? Behatu ondorengo bideoak eta aztertu nolako erabilera ezberdinak ematen diote ahotsari musika sortzeko. Gero frogatu horietako erabilera batzuk zeure ahotsarekin eta saiatu efektu berriak sortzen.

​

Zein bi elementu dira inportanteak sortzen dugun musika zentzua edukitzeko? Noski, erritmoa eta forma, haiei esker ordena bat finkatzen dugu soinuak agertzeko eta erreferentziak sortzen ditugu gure belarriak ondo ulertzeko.

6. JARDUERA

​

Orain bagoaz Incredibox web aplikazioaren bitartez musika sortzera. Aldez aurretik, guztiok hartuko duzue The love deituriko 4 modalitatea. Musika sortzeko, konkretuki abesti bat egiteko, zenbait elementu behar ditugu derrigorrez:

​

BEATS = ERRITMOA

MELODIES = MELODIA

​

Hauei esker, erritmoa eta forma lor ditzakegu gure musikan. Beraz, hauek aukeratuko ditugu lehenengo. Gero efektuak eta koruak gehitu ditzakegu. Jokatu hau guztiarekin eta aurkeztu zure sorkuntza.

7. JARDUERA

​

Aurreko jardueran ikusi dugun moduan, erritmoa musikaren oinarria da, zentzua ematen dio. Beraz, goazen erritmoa lantzeko bi tresnak ezagutzera. Hasteko, irakurri honako diapositiba.

Metronomoa erabiltzen ikasteko, froga ezazu ondorengoarekin honako botoia sakatuz. Aldatu abiadura metronomo elektronikoan irakaslearen aholkuak jarraituz.

 

​

​

Egin berdin erritmo kutxarekin, frogatu erritmo ezberdinak sortuz eta musika-estilo ezagunen patroi erritmikoak entzuten.

Sorkuntza lana

8. JARDUERA

​

Gure konposizioa sortzeko Incredibox baliabidean bezala egingo dugu, hau da, zenbait motibo erritmiko eta melodikoetan oinarrituko dugu gure musika. Motibo bakoitza 4/4 konpas bat edo biko iraupena izan behar du gehienez. Motibo bakoitza errepikatuko da behin eta berriro eta bakoitzak intentsitate, melodia edo erritmo ezberdin bat izan ahal du, tempoa edo metronomoaren abiadura, ordea, berdina izan behar da motibo guztientzat.

Beraz, erabili berriro metronomo digitala zure motiboak eraikitzen dituzun bitartean.

​

9. JARDUERA

​

Motibo guztiak argi eduki eta gero. Audacity baliabidea erabiliko duzu piezako motibo guztien muntaia entzuteko. Horretarako jarraitu zure irakaslearen aholkuak. Audacity soinu editore bat da, eta horren bidez soinuak grabatu, programatu, editatu egin ahal ditugu, beste gauzen artean, noski.

​

​

Ikusi lor dezakezun emaitzaren adibide bat honako audioa entzuten.

Abididea - Zenbait ahotsetarako konpisizioa
00:0000:00

10. JARDUERA

​

Amaitzeko, gure konposizioa aurkeztuko dugu klasekideen aurrean eta taldeak sortu eta gero, bagoaz guztiok musikako oinarrizko eginkizunak burutzera: konpositorea-zuzendaria, interpretea eta entzulea.

​

  • Konpositore-zuzendariaren helburua bere piezaren atalak azaltzea eta interpretazioa gidatzea da: dinamikak eta tempoa adierazi behar ditu bere gorputzaren bidez.

  • Interpretearen xedea konpositore-zuzendariaren aholkuak eta azalpenak jarraitzea da.

  • Entzulearen eginkizuna pieza ulertzea eta gozatzea da, noski, baita entzundakoaren iritzia ematea ere, bozketa baten bidez entzundako bi musika-lan aukeratuko ditu.

​

Azkenengo urratsa pieza guztiak interpretatzea izango da. Goazen gure ahotsa erabiltzera!

​

Lan hau amaitu ondoren, ikasle bakoitza bere esperientzia azalduko du iritzi testu baten bidez. Hor hiru rol horietan sentitu duena adierazi behar du, hausnarketa gisa.

Ahotsa behin ulertuta, sortu musika-lan bat beste motatako baliabidea erabiliz: musika-tresnak, gorputza...

bottom of page