1. JARDUERA
​
Goiko margolana ondo behatu eta gero, zein margolariarena da? Gero, ikusi beheko bideoa, arte-galeria ezberdin bati buruz.
Hiri guztietan badago museo pare bat gutxienez. Bilbon, adibidez, Arte Ederrena daukagu, baita Guggenheim eta Euskal Museoak ere. Guzti hauetan, gure sustraiak, garapena eta orainaldia islatzen duten arte-lanak erakusten dira. Musikak adierazpen-artistiko multzo horren parte dela suposatzen dugu, beraz, hau ikusita, zer da artea? Zertarako balio du? Arte bat edo gehiago daude?
​
Lehenengo mailako ikasleek museo batera joateko asmoa zuten, era ezberdineko arte-lanak ikustera, baina azkenean ezin da irteera egin diru faltagatik. Zergatik ez dugu gure arte-galeria sortzen? Gure ikaskideen bide-erakusleak izango gara, hain zuzen ere. Arte-lanak gizakiaren historiari buruz hitz egiten dute, beraz garai ezberdineko informazioa, baita egon den musikari buruzko datuak ere azaltzen dizkigu. Baldintza bakarra arte-lan bakoitza musika-lan batekin erlazionatzea izango da.
Zer da artea?
2. JARDUERA
​
Begiratu hurrengo irudiak eta saiatu bereizten artea eta artea ez diren ekintzak, Tolstoi idazle famatuaren honako hitzak kontuan hartuz:
​
"Artea sentimendu baten transmisioa da"
​
Gero , ikusi bideoa eta hasi hausnarketa egiten: bazaudete guztiok ados artea zer den esaterakoan? Saiatu artearen zeregina munduan adierazten.
3. JARDUERA
​
Aztertu hurrengo mapa mentala oinarrizko 7 arteekin. Arte mota guztien helburua idea, sentimendu edo emozioak transmititzea bada, zeintzuk gehiago sartuko zenituzkete sailkapen honetan?
Artea, gizartearen isla?
4. JARDUERA
​
Arteak sailkatzeko modu ezberdin daude. Ikusi hurrengo diapositiban aurkezten dena eta saiatu agertzen diren irudiak arte mota batekin erlazionatzen. Zein da arte-lan bakoitzaren helburua?
5. JARDUERA
​
Argazkia, adibidez, oso ondo irudikatzen du gure mundua, horregatik arte aplikatuetan, argazki-kazetaritza oso garrantzitsua bihurtu da. Hain inportantea da, lehiaketak antolatzen dituztela munduan zehar, nabarmenetakoa World Press Photo deiturikoa da. Irakurri erakusketaren helburua hurrengo irudian eta klikatu botoian 2017ko esposizioa ikusteko.
6. JARDUERA
​
Argazkiak baino lehen, gizakiak margolanen edo eskulturaren bidez adierazten zuen bere inguruko gertaerak, pentsamendua... Beraz, bagoaz honako irudiak dagoikien garaiko gertakizunekin erlazionatzera. Idatzi informazioa zuen koadernoetan.
Erdi AroaGiotto margolariaren "Judasen musua" deituriko lana, XIV. mendekoa. | Erdi AroaXV. mendeko Jan van Eyck margolariaren lana, "Giovanni Arnolfini merkatari aberatsa eta bere emaztearen erretratua". | ErrenazimentuaLeonardo da Vinciren "Vitrubiar gizona", XV. mendekoa. |
---|---|---|
ErrenazimentuaMiguel Angelen "Adamen sorrera" deituriko margolana, Kapera Sixtinan egindakoa XVI. mendean. | BarrokoaVermeer margolariaren "Esneketaria", XVII. mendekoa. | BarrokoaRigaud margolariaren Luis XIV. Frantziako erregearen erretratua, absolutismoaren ordezkari gisa. |
XVIII. mendeaDelacroix margolariaren "Askatasuna herria gidatzen", Frantziako Iraulzaren isla. | XIX. mendeaJacques-Louis David margolariaren "Kontsagrazioa", Napoleon eta bere emaztearen koroatzean. | XX. mendeaPicassoren "Gernika", Espainako Gerra Zibiaren ondorio gisa. |
7. JARDUERA
​
Behatu orain honako irudiak, bakoitza garai batekoa da, halere, zer daukate komunean?
Gero, klikatu honako botoiak garai bakoitzeko arte-lanak behatzeko eta aztertu horietan agertzen diren musika-tresnak edo musika elementuak zure koadernoan honako taula betetzen:
Prest gure arte-galeria sortzeko?
8. JARDUERA
Taldeka jarri eta sartu Prado museoaren web-orrialdean:
https://www.museodelprado.es/coleccion/obras-de-arte
​
Hemen, garai guztietako arte-lanak bilatuko ahal dituzue ezkerraldean agertzen den ikerketa menuaren bidez, honako irizpideak sartuz:
​
GARAIA: Nahi dugun mendea
OBJEKTUA: Musika-tresna
Begiratu eta aztertu ondo arte-lan guztiak eta aukeratu horietako bat zuen galeria osatzeko.
9. JARDUERA
​
Museo musikala antolatzeko ezinbestekoak diren elementuak sortu beharko dituzue.
Aukeratutako arte-lanaren fitxa sortu. Iruzkinan honako datuak egon behar dira :
-
Egilearen izena
-
Egilearen jaiotze tokia
-
Egilearen jaiotze eta heriotza datak
-
Arte-lanaren izena
-
Erabilitako materiala
-
Arte-lanaren neurriak
-
Sorkuntzaren data
​
Adibide moduan ikusi Bilboko Arte Ederren Museoko koadro baten iruzkina honako loturan klikatuz:
https://www.museobilbao.com/eu/obras-maestras/martin-de-vos
​
10. JARDUERA
​
Iruzkinaren ondoan lanaren iruzkina egingo duzue, honen gaia azalduz eta agertzen den musika-elementuari buruzko informazioa emanez. Goiko jardueran emandako adibidea begira dezakezue zuena prestatzeko.
Bestalde, arte-lanarekin erlazionatuta dagoen musika-lana aukeratu beharko duzue.
Gogoratu, erakusketan azaldu behar duzuela musika eta arte-lanaren arteko harremana (garaia, musika-tresnak, musika-mota, musika-talde mota, konpositoreari buruzko datuak...). Musika aukeratzeko eta horri buruzko informazioa edukitzeko sartu dagokizuen garaiko Master klass sailan honako botoia klikatuz.
​
​
​
​
11. JARDUERA
​
Deskribapen hau, zuen bide-erakusle eginkizuna prestatzeko balioko zaizue, museoa bisitatzen dutenei azaldu beharko diezuenaren gidoi gisa. Goazen gure arte-galeria musikala sortzera! Inspirazioa lortzeko behatu hurrengo bideoan Andaluziako instituto bateko ikasleek sortu duten ekintza artistikoa.
​
Hurrengo aurkezpenak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak beste talde beraren aurkezpena ebaluatuko du "bai", "ez" edo "gutxi gorabehera" aipatzen honako irizpideak kontuan hartuz:
​
-
Azalpenaren estruktura egokia da: aurkezpena, garapena eta ondorioa agertzen dira.
-
Azalpena interesgarria eta entretenigarria da: adibide musikalak daude, anekdotak...
-
Argi geratu da aukeratutako arte-lanaren eta musikaren arteko harremana: garaia, musika-tresnak, musika-talde mota...
-
Taldekide guztiek parte hartu dute.
Zuen arte-galeria sortu eta gero, beste galeria bat antolatzea proposatzen dizuet, baina orain zuek egindako argazkiekin edo posterrekin. Hau da, galeria musikal berri hau orainaldia erakutsiko du, gaur egungo musikaren egoera, taldeak, musika-tresnak, konpositoreak, artistak...