top of page

1. entzunaldia

Mozarten 1. Sonata KV 279, lehenengo mugimenduak sonata forma dauka. Hona hemen mugimendu honen aurkezpena. Begiratu non agertzen den Alberti baxua eta ikusi nola ''a'' temaren estruktura melodikoa den. Klasizismoko musikaren zein ezaugarri gehiago ikus dezakezue?

2. entzunaldia

3. entzunaldia

Mozarten 5. Sonata KV 283, lehenengo mugimenduak sonata forma dauka. Hona hemen mugimendu honen aurkezpena. Begiratu nola zortigarren konpasean eskala bat agertzen den, badaude klasizismoko musikaren beste ezaugarririk?

Clementiren 1. Sonatina op. 36, lehenengo mugimenduak sonata forma dauka. Sonatinak sonataren itzura dauka, baina laburragoa da orokorrean. ''b'' tema eskalaz osaturik dago, badaude arpegiorik?

4. entzunaldia

Clementiren 2. Sonatina op. 36, lehenengo mugimenduak sonata forma dauka. Sonatinak sonataren itzura dauka, baina laburragoa da orokorrean. Berriro ''b'' teman eskalak daude, eta arpegioak?

5. entzunaldia

Haydnen 10. Sonata Hob. XVI, lehenengo mugimenduak sonata forma dauka. Haydenen lehenengo sonatak oraindik ez dute guztiz finkatuta sonata-forma, normalean laburragoak dira Mozart eta Beethovenen sonatekin konparatuz. Ikusten den moduan, piezaren testura orokorra melodia akonpainatua da, eta Alberti baxua erabiltzen da. ''a'' tema arpegioekin osatzen da, badaude eskalarik?

6. entzunaldia

Mozarten 1. Sonatina Viennessen Minueto mugimendua. Trioa ere badago. Klasizismoko musikaren ezaugarririk daude?

7. entzunaldia

8. entzunaldia

Beethovenen 1. Minueto triorekin woo. 10. Hemen ikus dezakegun testura, homofonia da, batez ere ''a'' teman, bi ahotsak modu berean mugitzen baitira.

Beethovenen 2. Minueto triorekin woo. 10. Lehenengo eta bigarren konpasan solen arpegioa ikus dezakegu.

9. entzunaldia

Clementiren 4. Sonatina op. 36, rondo mugimendua. Sonatinak sonataren itzura dauka, baina laburragoa da orokorrean. Pieza honek arpeioz eta eskalez beteta dago, non daude?

10. entzunaldia

Clementiren 5. Sonatina op. 36, rondo mugimendua. Sonatinak sonataren itzura dauka, baina laburragoa da orokorrean. Pieza hau, aurrekoan bezala, eskala ugari agertzen dira, non?

11. entzunaldia

Haydnen 10. Sonata Hob. XVI, hona hemen minueto mugimendua trioarekin.

12. entzunaldia

Hona hemen operaren zenbait adibide. Goian ezkerrean, Mozarten Txirula Magikoa deituriko singspielen aria bat. Zein hizkuntzan abesten du gizonak? Behean ezkerrean, Mozarten Don Giovanni operaren errezitatiboak eta behean, honen alboan, Mozarten Cosi fan Tutte operaren dueto eta korua.

13. entzunaldia

Hemen ikus dezakeguna tonadilla multzo bat da, gaztelaniaz, noski.

14. entzunaldia

Mozarten Requiemaren Dies Irae

15. entzunaldia

Mozarten Klarinete boskotearen lehenengo mugimenduak sonata-forma du. Hemen harizko musika-tresnen eta klarinetearen soinua entzun ditzakezue.

bottom of page