Ezkerraldetik eskuinaldera, Beethovenen 9. sinfoniak musikaren bidea zabaldu zuen estetika berri baten alde, ikusten den moduan, tinbreari buruzko ikerketa hasten da, musika-tresna berriak sartuz eta korua sinfonia baten barne aurkituz. Berliozen Sinfonia Fantastikoan musika-tresna berri gehiago ikus dezakegu, eta eskuinean Dvoraken Mundu Berriko Sinfonia aurki dezakegu, orkestrarako musikaren eboluzioa nabarmendu dezakegu hain zuzen ere.
Mendelssohnek bere bidaietatik atera zituen ideiak bere musika konposatzeko, Sinfonia Italiarra ez da programatikoa baina XIX. mendeko Italiako giroan dago oinarrituta, entzun dugun 4. mugimendua saltarello dantzan inspiratzen da hain zuzen ere. Schuberten Sinfonia Bukatugabea bi mugimendu ditu, hirugarrena amaitu gabe dago eta. Musika programatikoaren barruan adibide asko ikusiko ditugu, hona hemen lehenengoa, Berliozen Sinfonia Fantastikoaren 2. mugimendua, Dantzaldi bat, goiko bideoan entzun dezakezuena. Sakatu goiko botoia pieza hau oinarritzen den programa edo istorioa ezagutzeko. Amaitzeko, Sibeliusen Moldava. Konpositore hau nazionalismo erromantikoaren barruan ikasiko dugu. Nazionalismoko konpositoreak musika programatikoa erabiltzen dute, haien folklore edo kulturari erreferentzia egiteko. Moldavan, Txekoslovakiako ibai bati egiten dio, adibidez.
Goian ezkerraldetik eskuinera, Heriotza eta dontzeila Schuberten harizko laukotearen 1. mugimendua, jarraian, pianoarentzako pieza labur batzuk entzun dezakezue. Jarraian, Chopinen 2. valsa, op. 26. Pianoko piezetan nabarmendu dezakegu garaiko joera: teknika instrumentala kontrolatzeko bertutea aurkeztea hain zuzen ere. Ondoren, Schumanen Fantasiestückeren 1. mugimenduari dagokio.
Behean ezkerraldetik eskuinaldera, Schumannen Paganiniren kapritxoei buruzko estudio bat. Ondoren, Chopinen nocturno famatua eta amaitzekoLiszten Hungariar Rapsodia bat. Ikusten den moduan, pianoaren papera interpretazio guztietan funtsezkoa da.
Goitik behera ezkerraldetik eskuinaldera, lehenengo bideoa Rossiniren El Barbero de Sevilla operari dagokio, hemen Figaro aria entzun dezakegu. Bigarren postuan, Verdiren grande operaren adibide bat, Aida. Hirugarrenean, Maria Callas abeslari ospetsua Bizeten Carmen opera lirikoaren aria. Behean ezkerraldean, Offenbachen Orfeo Infernuan deituriko operetaren duetoa eta eskuinaldeanWagnerren drama musikalaren opera adibidea, Walkiriak konkretuki.
BITXIKERIA
Wilhelm Müller poetak eta bere lagunek gustuko zuten jolas poetikoak egitea, eta halasortu zuten
liederspiel bat Paisiello-ren La Molinara izeneko opera bufo baten gainean. Gure poetak bost poema idatzi zituen lan hartarako, baina, gaiak liluraturik, hogeita hiruraino idatziko zituen, prologo eta epilogo banarekin, Errotari ederra zikloa osatuz.
Müller-ek hauxe idatzi zuen bere egunerokoan, 1815ean: “Ez dakit ez instrumenturik jotzen eta ez kantatzen, baina poema horiek idazten ditudanean jo eta kantatu egiten dut. [...] Badut itxaropena izango dela nirea bezalako arima bat gauza izango dena hitzen azpian dauden melodiak antzemateko”.
Schubertek Benedickt Randhartinger lagunaren etxean deskubritu zuen Müller-en liburua, zeinak hauxe esan baitzuen 1869an: “Schubert bisitan etorri zitzaidan behin bulegora. Hura gelan sartu orduko, kondeak deitu zidan. Berehala itzuliko nintzela esan eta atera nintzen. Franz mahaira hurbildu zen eta poema liburu bat ikusi zuen. Orriak begistatu, liburua hartu, eta nire zain egon gabe alde zuen [...]
Biharamunean Schubertenera joan nintzen nire liburua berreskuratzeko. Franzek barkamena eskatu zidan egindakoagatik [...] Txundituta utzi ninduen erakutsi zizkidanean Errotari ederraren lieder
obraren lehen mugimenduak, gau bakar batean konposatuak”.
Nahiz eta tradizioak sinetsarazi digun Errotari ederraren
liederra Höldrich errotan (Mödling hiritik hurbil, geldialdi turistiko programatua gaur egun) idatzi zuela Schubertek, haietako batzuk ospitalean idatzi zituen, bere gaixotasunaren krisialdi batean, Spaun lagunaren lekukotzaren arabera.
​
Müller-en gaiak funtsezkoak dira Schubertentzat: ibiltzea, errekastoa, maitasuna-oinazea dualitatea, paisaia, heriotza, eta, nola ez, erromantizismoak hain berea duen subjektibitatea. Schubertek intuizio kolpe bat izan zuen Müller-en poema sinpleetatik abiatuta kantuak konposatzea erabaki zuenean, eta hain zuzen ere poeta horrexenak dira konposatzailearen 45 liederren testuak, besteak beste
Errotari ederra(20), Neguko bidaia (24), eta Artzaina arrokan –idatzi zuen azken lieda.
Goian, Schuberten Errotari ederraren lieder zikloaren Das Wandern lieda ikus dezakezue, bertsioa ez da originala jakina, gitarra akonpainatzen baitu ahotsa. Halere, oso interesgarria da honen papera, ahotsa laguntzen baitu. Behean, Erkoning deituriko liederra daukagu; ikus dezakezuen bideoa oso interesgarria da bi arrazoiengatik: liedaren letra uler dezakezue, istorioa beldugarria da, eta abeslariaren aurpegia oso espresiboa da, hau da, istorio beldurgarriarekin bat egiten du, pertsonaia bakoitzak oso argi interpretatuz.
Entzunaldiak sailan beste adibide batzuk aurkituko dituzue:
​
1. Entzunaldia: Mendelssohnen Hebridak obertura.
2. Entzunaldia: Brahmsen 5. Hungariar Dantza.
3. Entzunaldia: Brahmsen 1. Hungariar Dantza.
4. Entzunaldia: Chopinen zenbait lan ezberdin.
5. Entzunaldia: Schumannen Erromantzak.
6. Entzunaldia: Liszten zenbait lan ezberdin.
​
Nazionalismo erromantikoari dagokionez Entzunaldiak saila honako adibideak daude:
​
7. Entzunaldia: Rimsky-Korsakoven Kapritxo Espainiarra eta Mussorskyren Il vecchio castello.
8. Entzunaldia: Tchaikovskyren zenbait ballet.
9. Entzunaldia: Sibeliusen biolin kontzertua.
10. Entzunaldia: Kodalyren Háry János operaren zati bat.
11. Entzunaldia: Albeniz, Granados eta Chapi konpositoreen adibideak.
Hona hemen Borodinen Principe Igor deituriko operaren obertura. Principe Igor operak Igor deituriko printzearen borroken istorioa kontatzen du. Haizezko instrumentuen papera oso garrantzitsua da, ikusten dugun moduan melodia osoa jotzen dute, txandaka. Harizko instrumentuek akonpainamendua egiten dute. Piezaren intentsitatea ez da oso indartsua, baina pixkanaka hazten joaten da. Perkusioaren papera ere nabarmena da, batez hirukiarena. Piezaren izaera lasaia da, eta nostalgikoa ere bai.
Goiko bideoan Loti Ederra Tchaikovskyren balletaren zatirik famatuena ikus dezakezue, balsa. Ezkerreko bideo txikian Disney pelikularen ataltxoa.
Goian Mussorskyren Gau bat mendi gorrian poema sinfonikoa daukazue. Honako istorioan oinarritzen da musika: baserritar batek akelarre bat aurkitu eta ikusten du Kiev hiritik hurbil dagoen mendi batean San Joanen gauean. Pieza programatikoa denez zenbait irudi aurkezten ditu: naturaren soinuak, naturaz gaindiko zurrumurruak, ilunpeko espirituen agerpena, sorginak, elizaren kanpaien soinua eta egunsentiaren etorria. Musika-tresnen erabilpena oso aberatsa da: perkusioa eta haizezko musika-tresnen papera funtsezkoa aipatu ditugun irudiei forma emateko. Piezaren izaera oso indartsua da orokorrean, intentsitate kontrasteak oso nabarmenak dira, batez ere hasieran egiten den crecendoan. Abiadura oso azkarra da eta pieza osoan zehar izugarrizko tentsioa nabarmentzen da amaiera topatu arte.
Hona hemen, Dvorak konpositorearen harizko laukote Amerikarra. Dvorak New Yorkeko kontserbatorioko zuzendaria izendatu zuten eta han eman zuen denboran zehar Ameriketako kultura eta folklorea ezagutu zituen. Hori dela eta laukote honek izen hau dauka eta bere 9. sinfonia Mundu Berriarena deitzen da.
Ikus dezakezuen bideoa Mendiko Erregearen Aitzuloan deituriko Peer Gynt suitaren atala da, Grieg konpositorearena. Musika honek Peer Gynten abenturak aurkezten ditu, atal honetan konkretuki, PeerGynt mendiko erregearen aitzulotik ateratzen saiatzen da, eta bere trolekin topatzen da.
Ondoko bideoan Bartók konpositorearen Mandarin zoragarria deituriko balletaren musika zati bat entzun dezakezue. Ballet hau magia, bizitzaren krudeltasuna eta hiriko zaratei egiten die erreferentzia.
Eskuinaldean, Bretonen Uxoaren erromeria deituriko zazuela. Behean ezkerraldean, Chuecaren Agua, azucarillos y aguardiente deituriko beste zarzuela. Ikusten den moduan, duetoak, koruak eta atal solistak tartekatzena, bai abestuak bai mintzatuak.
​
Behean erdian Albenizen Asturias pieza pianoarentzat eta ondoan Granadosen Tra la la deituriko tonadilla.