1. JARDUERA
​
Ikusi ondorengo bideoa, zer aurkezten da?
Uda heltzen ari da eta honekin batera musika-jaialdiak. Hauetara makina bat musikazale joaten dira kanta ezberdinaz gozatzeko. Halere, ekitaldi hauen atzetik lan handia dago. Interpretazioa eta konposizioa behin ulertuta, bakarrik geratzen zaigu musika nola zabaldu eta ezagutarazi jakitea.
​Zergatik ez dugu antolatzen musika jaialdi bat? Jaialdia gai zehatz batean oinarrituko da, beraz, prestatuko diren kontzertuek norabide bera jarraituko dute, bertan parte hartzeko aukeratutako garaia, konpositore, estilo edo musika-taldeen arabera.
Jaialdi batetik bestera!
2. JARDUERA
Irakurri jarraian agertzen den ablbistearen zatitxoa eta erantzun honako galderei:
​
-
Zer da zuretzat musika-jaialdi bat?
-
Zertarako balio dute jaialdiak?
-
Zer egin daiteke jaialdi batean?
​
​
Stravinskyk esan ohi zuen musika "ikusi egin behar dela". Jendearengana hurbiltzeaz, partekatzeaz ari dela imajinatzen dugu. Arte gehienetan bezala, ez du ezertarako balio zerbait sortzeak, gero ezkutuan geratzen bada. Horregatik da garrantzitsua kontzertuetara joatea; izan ere, aukera paregabea dira "musika ikusteko", interpreteen trebetasuna, ahalegina eta kemena, maisuaren gidaritza sotilak eta horiek zuzentzen duen batura balioesteko.
Ikuskizun hori ikusten duzunean, askoz gehiago estimatzen duzu entzuten eta sentitzen duzun musika, partitura magikoaren gainean inprimatuta dauden notei bizia emateko moduko ekintza magiko baten lekuko baita.
Kontzertu batera joateko aukeraz gain, musikara hurbiltzeko aukera ematen duten beste ekimen batzuk ere jartzen dira martxan pixkanaka. Interpretazio tailerrak eta ikastaro profesionalak – Edo orain 'master class' deitzen diotena – Adibide argiak dira. Baina, gizakiak oraindik pauso bat gehiago eman dezakeela jakinda, "Galdutako musikak erreskatatzea" erabakitzen duten pertsonak aurkitzen ditugu, ikerketa lan bikaina eginez.
Ikerketa horietan oinarrituta, garai edo une historikoak birsortzen dituzte musikaren bidez, eta hori ere ikusi eta gozatu ahal izatea lortzen dute.
​
Albiste osoa irakurtzeko: http://www.musicaantigua.com/la-importancia-de-asistir-a-los-conciertos-pues-son-una-oportunidad-unica-para-ver-la-musica/
3. JARDUERA
​
Euskal Herrian musika-jaialdi ugari daude, era ezberdinetakoak. Ikusi honako bideoak musika-jaialdi euskaldunei buruz eta saiatu azaltzen ze motatako musika aurkezten duen bakoitzak. Klika ezazu ondorengo botoian Euskadiko musika-jaialdi guztiak ezagutzeko eta bilatu eta idatzi bati buruzko honako datuak gutxienez:
​
-
Musika-mota.
-
Non.
-
Noiz.
-
Noiztik.
Espainian musika-jaialdi asko antolatzen dira; musika, izan ere, oso inportantea da kulturan eta tradizioaren transmisioan. Beraz, zozkatu Espainiako autonomiak eta taldeka, hasi bilatzen zein motatako jaialdiak egiten dituzten, baita aurreko atalean aipatu ditugun datuak lortzen ere. Gero komentatu guztien artean.
Jaialdiak aztertzen
4. JARDUERA
​
Ikusi dugun moduan, jaialdiak era ezberdinetakoak izan daitezke, baina beti gai bati buruz edo musika-estilo konkretu baten inguruan dihardute. Gure jaialdia ikasi dugun musikari buruz izango da, hau da, musika kultuari buruz. Hori dela eta, antolaketa modu bat aukeratu behar dugu. Jarri taldeka gaia aukeratzeko.
Adibidez, garai jakin bateko musikari buruz, konpositore bati buruz, konpositore batzuei buruz, bere harremana dela eta, musika-talde jakin batentzakedo musikari buruz, baita musika estilo jakin bati buruz ere. Begiratu ondorengo jaialdien horma-irudiak hauen gaia aztertzeko eta ideiak hartzeko:
5. JARDUERA
​
Euskal Herriko jaialdien artean Bilbon antolatzen den Musika-Música jaialdiak ospetsuenetariko bat da. Beraz, bagoaz bere antolamendua aztertzera eta ideiak hartzera, lortzeko gure musika-jaialdirako behar den guztia. Egin zerrenda bat, musika-jaialdi bat antolatzeko ezinbestekoak diren elementuekin. Gero, komentatu guztien artean eta hobetu egin duzuena.
6. JARDUERA
​
Jarri taldeka et begiratu ondorengo taula eta saiatu forma ematen zuen jaialdiari, bete itzazue hutsuneak lehen lortutako informazioarekin.
7. JARDUERA
​
Orain, gaia behin aukeratuta, baita konpositoreak eta musika-taldeak ere. Diseina ezazue zuen jaialdirako horma-irudia. 5. jardueran ideia batzuk ikusi dituzue, beraz aztertu kartelean agertu behar diren informazioak eta hasi lanean! Pentsatu horma-irudia oso garrantzitsua dela zuen jaialdiko publizitatea da, hain zuzen ere. Inspirazioa lortzeko ikusi ondorengo bideoa, baita adibidea ere.
8. JARDUERA
​
Orain bagoaz jaialdiko pausorik zailena egitera: kontzertu programak. Ba al dakizue zer den kontzertu programa bat?
​
Kontzertu programa bat ikuskizun bat ikustera joaten garenean ematen diguten honi buruzko informazioa duen liburuxka da. Ikuskizun horren atalak azaltzen ditu nortzuk diren hor parte hartuko dutenak eta gainerako informazioa ere.
​
Beraz, aztertu ezazue honako kontzertu programa ondorengo botoia klikatuz eta esan zein informazio agertu behar dira bertan.
Jaialdia zehazten
9. JARDUERA
​
Goazen gure kontzertu programa egitera. Beheko beste adibidea begira dezakezue sormena pizteko.
Jarri taldeka eta hasi jaialdia zehazten ondorengo urratsak jarraituz:
​
Aukeratu zuek aukeratutako gaiarekin zerikusia duten 8 pieza, hauen iraupena 120 minutukoa izan behar da guztira gutxi gorabehera.
Antolatu 3 kontzertu aukeratutako piezekin.
Banandu honako eginkizunak taldekideen artean: kontzertu bakoitzaren kontzertu programa sortzea:
​
AZALA
​
-
Kartelaren irudia.
-
Kontzertuaren ordua, data eta tokia (antzokia eta aretoa).
-
Konpositoreen izenak.
​
KONTRAZALA
​
-
Antolatzaileen izenak.
-
Horma-irudia diseinatu dutenaren izenak.
-
Kontzertu programa diseinatu dutenaren izenak.
​
BARRUALDEA
​
-
Kontzertuaren gaiari buruzko informazioa:
Garaia, musika estilo edo konpositoreei buruzkoa.
Interprete eta zuzendariari buruzko informazioa.
-
Interpretatuko diren piezei buruzko informazioa:
Piezen izenak.
Dagokien konpositoreen izenak.
Dagokien musika-talde edo interpretearen izenak.
10. JARDUERA
​
Informazio eta dokumentu guztiak behin prestatuta, aurkeztu zuen jaialdia. Azaldu ze motatako ikuskizuna izango den eta zergatik aukeratu duzue gai hori, horrelako piezak eta interprete horiek. Banandu kontzertu programak zuen klasekideen artean eta erakutsi diseinatutako horma-irudia.
​
Amaitzeko, jaialdi guztiak behin ikusita, botazio bat egitera goaz, zein izan da zuen ustez jaialdirik onena? 9. jarduerako irizpideak betetzen ditu?
​
Nahiz eta jaialdi eta kontzertu bateko antolaketa orokorra egin, bestelako gauzak hartu behar dira kontuan ere bai. Ikusi honako bideoa eta esan zer faltatzen zaigun geure jaialdiko antolaketa perfektua izateko.
Hau guztia ikasita, zergatik ez duzue antolatzen musika-jaialdi bat institutuan? Erabili ikasi duzun guztia eta antolatu jaialdia ikastetxeko ikasleek gustuko duten musika kontuan izaten (inkesta).