top of page
3.jpg

1. JARDUERA

​

Goian agertzen den irudia Leonardo Da Vinciren asmakuntza bat izan zen. Oraindik egon daiteke asmakuntzarik musikan ala badago guztia sortuta?

Ikasturte honetan zehar irteera bat egingo dugu musika landuko kontzertu batera joateko. Honek Bilboko Orkestra Sinfonikoaren bisitaren parte izango da, non orkestra berak musikaren historiaren konpositore ezberdinen piezak joko dituen.

Egun horretan, orkestrako musikari batek gure bide-erakuslea izango da eta galderak egingo dizkigu ea zenbat dakigun musikari buruz, zehazki, orkestra sinfonikoaren antolaketari eta taldeak dituen instrumentuei buruzkoak izango dira. Zergatik ez dugu ikertzen  musika-tresnen sorrera eta erabilerari buruz geure burua prestatzeko eta ikasiak garela arloan desmostratzeko?

Zer da musika-tresna bat?

2. JARDUERA

​

Lehenengo jarduerako bideoa eta hemen aurkeztutakoak ikusi eta gero, zeri deritzogu musika-tresna edo instrumentu? Saiatu zure definizioa sortzen eta komentatu beste ikaskidekin.

3. JARDUERA

​

Argi dago musikari bakar batentzat egindako musikari, musika solistikoa deritzogula, halere, musikari bat baino gehiago elkarrekin jotzen badute talde ezberdinak sortzen dira. Begiratu honako diapositiba eta ikusi nola bereiz dezakegu musika soinua sortzen duen instrumentuaren arabera.

 

Ahotsarekin sortzen dugun musikari, ahots-musika deritzogu, beraz, nola deitzen diogu musika-tresnen bidez egiten dugun musikari? Emaiozue izena eta hurrengo loturaz lagunduta, azaldu nola bereiz dezakegu musika hau parte hartzen duten musikari kopurua kontuan hartuz:

​

4.jpg

Zer musika-tresna ezagutzen ditugu?

4. JARDUERA

​

Gaur egun, orkestra sinfonikoa musika-tresna gehien dituen talde mota handia da, halere, hori ez da beti horrela izan.

Hasteko, zein garaian sortu zen orkestra?

 

Adierazi ezazue denbora lerro baten bidez zein musika-tresnak egon diren orkestran garai bakoitzean eta zeintzuk gehitu edo ordezkatu izan diren denboran zehar.

​

Denbora lerroa egiteko aurreko gaian erabili genuen aplikazioaz baliatuko gara, Bubbl hain zuzen ere.

​

Eskatzen zaizuen informazioa lortzeko klikatu honako botoia eta irakurri adeitasunez.

5. JARDUERA

​

Aurreko jardueran ikusi dugun bezala, musika-tresna ugari daude, eta orkestra ia guzti horiek barneratzen dituen taldea da. Klikatu honako botoietan leku ezberdinetako orkestra sinfonikoen antolaketa ezagutzeko eta apuntatu koadernoan zein familiatan banantzen diren instrumentuak.

​

6. JARDUERA

​

Orain, begiratu ondo honako bideoa eta ikusi non kokatzen den instrumentu eta familia bakoitza, gero saiatu musika-tresnak dagokien lekuan jartzen honako botoia klikatuz agertzen den jokuan.

7. JARDUERA

​

Orkestraren antolaketa behin jakinda, bagoaz diagrama bat sortzera, hau da, musika-talde honen instrumentuetan sakonduko dugu nolakoak diren deskribatuz eta soinua nola sortzen duten azalduz. Informazio gehiago edukitzeko sakatu ondorengo botoia eta irakurri adeitasunez.

​​

Diagrama egiteko Bubbl deituriko aplikazioa erabiliko dugu; sakatu honako botoia hau erabiltzeko eta jarraitu irudian agertzen den adibidea. Diagraman zehaztu: zein familiakoak diren eta nola sortzen duten soinua (zein materialaren bitartez).

​

Nola egiten ditugu musika-tresnak?

8. JARDUERA

​

Irakurri jarraian agertzen den testua eta azaldu zer den luthier bat musika-hiztegiaren bidez. Gero klikatu ondorengo loturan, harizko musika-tresnen sorkuntzari buruzko bideo bat ikusteko. Non dago bideoan aipatzen den Bele deituriko luthierren eskola?

​

​​

9. JARDUERA

​

Musika-tresnei buruzko informazio hau guztia ikasita, bagoaz geure instrumentua sortzera. Ikusi dugun moduan instrumentuak musika-soinuak sortzen dituzten tresnak dira, beraz, gurea sortzerakoan hori izan behar da gure xedea.

 

Hasteko eta inspirazioa lortzeko behatu nola egiten den akordeoia eskuinaldeko bideoan. Gero, taldeka jarri  eta hasi zuen asmakizuna prestatzen.

​

Beraz, hartu zuen koadernoa eta hasi instrumentuaren sorkuntza diseinatzen honako irizpideak kontuan hartuz:

​

  • Sortzeko materialak.

  • Instrumentuaren itxura eta atalen marrazkia.

  • Instrumentuaren sailkapena ikasi dugunaren arabera: zein familiaren barne dago eta nola sortzen den soinua, zeren bidez.

  • Beste instrumentuekiko duen harremana ikusteko adibide audiobisualak eta azalpenak. Adibidez, lehenengo jardueran ikusi dugun bideoan, gizonak musika-tresna bat egiten du azenario batekin, baina klarinete eta saxoarekiko harremana dauka, instrumentu hauek erabiltzen duten ahoko bera baitu.

10. JARDUERA

 

Amaitzeko, zuen ikaskidei aurkeztu beharko diezue zuek asmatutako musika-tresnaren diseinua. Ez ahaztu eta egin Leonardo da Vincik egiten zuen bezala, eman azalpen idatzia, beste pertsona bat ulertzeko modukoa, zuen instrumentua sortu ahal izateko.

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

Hurrengo aurkezpenak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak beste ikaskideen aurkezpenak ebaluatuko ditu "bai", "ez" edo "gutxi gorabehera" aipatzen honako irizpideak kontuan hartuz:

​

  • Azalpenaren estruktura egokia da: aurkezpena, garapena eta ondorioa agertzen dira.

  • Azalpena interesgarria eta entretenigarria da: adibide musikalak daude, anekdotak…

  • Argi geratu da diseinatutako instrumentuari buruzko informazioa: materialak, funtzionamendua, itxura...

  • Taldekide guztiek parte hartu dute.

Orain bazaudete prest orkestra sinfonikoaren instrumentu baten diseinua sortzeko, bere asmatzailea izango bazinete bezala. 

bottom of page