top of page
1.jpg

1. JARDUERA

​

Ikusi honako konposizioko ikasleen iritzia haiek sortutako piezak estreinatu baino lehen:

 Konpositorearen eginkizuna ezagutzea ezinbestekoa da musika sortzeko prozesua ulertzeko. Beraz, konpositorearen rola hartuko dugu eta ikaskideei aurkezteko pianorako pieza bat sortuko dugu. Ikasturtean zehar barneratu ditugun ezaguerak aplikatu ez ezik, konpositorearen eginkizuna beteko dugu, baita entzulearena ere.

Musika eta hizkuntza

2. JARDUERA

​

Irakurri ondorengo testua eta egin hausnarketa guztion artean.

2.jpg

3. JARDUERA

​

Ikusi ondorengo bideoa, gero irakurri beheko testua eta aztertu entzunaldiak.

3.jpg

Tonalitatearen barne

4. JARDUERA

​

Lehen irakurri dugun bezala, musika bi eskalatan oinarritu ahal da: modu maiorrean edo modu minorrean. Bereiztu zein eskala mota erabiltzen da honako ariketako entzunaldietan:

5. JARDUERA

​

Irakurri ondorengo testua eta saiatu beheko ariketa egiten.

4.jpg

Aztertu guztiok batera ondorengo eskalak gradu tonalak eta modalak zehazteko, baita modalitatea ere, hau da, esan maiorrak ala minorrak diren, entzunaldien bidez.

6. JARDUERA

​

Irakurri ondorengo testua eta praktikatu eskala eta akorde maiorrak eta minorrak bereizteko Lenmus deituriko programaren bidez. Klikatu honako botoian eta jarraitu zure irakaslearen aholkuak programa erabiltzen ikasteko.

5.jpg

 

 

 

 

 

 

 

7. JARDUERA

​

Irakurri honako testua eta entzun adibide bakoitza.

7.jpg
8.jpg

8. JARDUERA

​

Akonpainamenduak sortzeko ezinbestekoa da armonia sortzea, hau da, akordeen loturak sortzea. Akordeak lotzeko ezin dugu edozein modutan egin. Esan dugun moduan, tonalitateko arauen arabera izango da. Jarraitu honako pausoak zure armonia sortzeko:

 

  • Aukeratu konposatzeko erabiliko duzun tonalitatea, horretarako zure eskalaren hasierako nota aukeratu.

  • Aukeratu eskalaren modua, hau da, maiorra ala minorra.

  • Bereiztu eskala horretan zeintzuk diren gradu tonalak (I - IV - V) eta zeintzuk modalak (II - III - VI - VII).

​

Eraiki zeure akonpainamendua honako seriea jarraituz:

​

I - VII - III - VI- VI - IV - V - I

V - VI - II - IV - I

VII - III - VI - V - IV - VI - II - V - I

VII - III - VI - V - IV - VI - II - V - I

Konposatzera!

9. JARDUERA

​

Hasiko gara gure konposizioa sortzen, piano batekin jotzeko izango da, beraz melodia akonpainatu bat izango da: eskuineko eskua melodia jotzen du eta ezkerrekoa akonpainamendua. Musika idazteko Flat editorea erabiliko dugu. Partitura hau sortzeko jarraitu zure irakaslearen aholkuak eta gero jarraitu ondorengo gida:

​

  • Aukeratu zure piezaren konpasa.

  • Aukeratu zure piezaren tonalitatea, horretarako hautatu eskala baten hasierako nota eta gero modua, maiorra edo minorra.

  • Aukeratu akonpainamenduaren egitura: akordeak, arpegioak edo Alberti baxua.

  • Sortu akonpainamenduaren armonia aurreko ariketan erabili dugun eskema armonikoa erabiliz.

  • Eraiki melodia eskala edo arpegioak erabiliz eta horretarako kontuan izan akonpainamenduan erabiltzen dituzun notak.

  • Amaitzeko kokatu dinamikak eta tempo marka zure piezarako aukeratu duzun abiaduraren arabera.

​

Ikusi ondorengo bideoa ideiak argitzeko eta aztertzeko prozesua osoaren emaitza:

10. JARDUERA

​

Amaitzeko, mp3 formatura pasatuko dugu Flat-en editatu dugun musika eta zuen pieza aurkeztuko duzue klasekoentzat, konposizio prozesu osoa azalduz.

​

​

​

​

Hurrengo konposizioak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak bere ikaskideen lanari buruzko honako taula beteko du.

​

Konposizioan barneratuta, anima zaitezte eta sortu abesti bat tesitura konkretu bateko ahotsarentzako eta hori akonpainatzeko pianoko akonpainamendu armoniko ezberdina.

bottom of page