top of page

1. entzunaldia

Ancla 1

Honako bideoan, gauza bera gertatzen da, tradizioak Erdi Aroko musikaren aztarna islatzen du. Orain, aldiz, Korsikako abeslariak ditugu. Nahiz eta melodia bera iruditu, melodia desberdinak abesten dituzte, bakoitzak altuera ezberdinean.

 

Erritmoa bera denez, melodia guztiak batera azaltzen dira. Polifonia mota honi, polifonia-homofonikoa deritzogu. Errenazimenduan ikusiko dugu hobeto.

2. entzunaldia

Hona hemen, kantu gizatiar bat, profanoa. Nahiz eta musika-tresnen akonpainamendua eduki, abeslari bat daukagu, monodia hain zuzen ere. Errenazimenduan melodia akonpainatua izendatuko dugu mota honetako musika: melodia gehi akonpainamendua.

Hemen ikus dezakezuena, Georgiako kantu koral polifonikoa da. Gaur egun, Erdi Aroko musikaren aztarna tradizio-musikan islatzen da.

​

Polifonia entzun dezakezue: koruko gizon batzuek nota finko bat abesten dute eta koruko beste gizonek beste ahots desberdin bat egiten dute. Bigarren ahots hau ez dago finko, mugitzen da.

Bideoak bi soinu aldi berean egin dezakeen emakumea aurkezten dizue, gauza oso bitxia, beraz, esan dezakegu emakume honek polifonia egiten duela. Ondo entzuten baduzue soinu baxu bat eta beste bat oso altua agertzen dira. Lehenengoari, oinarri-nota deritzogu; bigarrena, ordea, armonikoa da.

​

Gauza bat ulertu behar duzue, soinu-musikala, kolore konposatuak bezala, soinu partzialez osaturik dago. Oinarri-nota multzo horretako soinurik baxuena da; honen gainean dauden soinuak armonikoak dira. Beraz, emakume honek soinu-musikala deskonposatzeko gaitasuna dauka.

Hemen ikus dezakezuena gregorianoa da, beraz, kantu monodikoari buruz hitz egiten dugu. Nahiz eta gizonezko koru handi bat entzun, guztiek melodia bera, altuera berean abesten dute.

Hemen Errenazimenduko abesti bat, polifonikoa da lau ahots ezberdinak abesten dutelako. Erdi Aroko musikaren garapenaren ondorioz, honelako pieza politak sortuko dira.

3. entzunaldia

Honako entzunaldien helburua ahotsaren mugimendua goruntz ala beheruntz jakitea da.

​

Bi soinu entzun egingo dituzue, bata bestearen atzetik. Bikote bakoitza bi aldiz entzungo duzue. Esan nolako norabidea duen soinua. Erantzunak audioen ondoan aurkituko dituzue.

5. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:0000:00
6. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:00 / 00:00
7. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:0000:00
8. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:00 / 00:00
1. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:0000:00
2. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:00 / 00:00
3. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:0000:00
4. Entzunaldia - Bitarteko melodikoak
00:00 / 00:00
bottom of page