top of page

1. entzunaldia

Hona hemen Mendelssohnen Hebridak orkestrarako obertura, Mendelssohnek Eskoziako izen berako irlak bisitatu ondoren konposatutakoa. Pieza deskriptiboa da, hau da, ez da programa edo istorio batean oinarritzen baina konpositorearen giroaren pertzepzioa islatzen du. Honako botoian leku honen informazioa edo argazkiak ikus ditzakezue.

 

Toki hau ezagutu eta Mendelssohnen musika entzun ondoren, bien arteko erlazioa ikus dezakezue argi?

2. entzunaldia

3. entzunaldia

Brahmsen Hungariar Dantzak pieza oso famatuak dira eta horregatik hamaika bertsio desberdin aurki dezakegu gaur egun. Pieza hauek lau eskuko pianorako egin zituen, baina gero, orkestratu zituen.

​

Bigarren entzunaldian, 5. dantza daukagu eta bere bertsio desberdina eskuinean. Behean, hirugarren entzunaldian, 1. dantza entzun dezakezue orkestran eta bere bertsio originalan, pianoan.

4. entzunaldia

Chopini dagokionez, ezkerraldean 2. balsa, op. 69 daukazue. Beti oso melankolikoak ikusten dugun moduan. Eskuinaldean, Polonesa Heroikoa duzue, hau ordea, alaiagoa, Poloniako dantza baita. Behean, Chopinen Revolutionary Estudioa, musikariaren teknika instrumentalaren bertutea nabarmentzekoa da.

5. entzunaldia

Schumannen ia obra osoa pianorentzat da, nahiz eta bere emakumea, Clara Schumann orkestrarako piezak konposatzera bultzatu. Schumannen musikak oso ondo islatzen ditu erromantizismoaren espiritua: pasioa, drama eta poza. Bere musika-lanean oso ondo ikus dezakegu testua eta musikaren arteko erlazio intimoa.

​

Clara Schumanni dagonionez, piano-jotzaile, irakasle eta konpositore bertutetsua izan zen eta funtsezko pertsonaia izango da bere senarraren bizitan.

6. entzunaldia

Liszt XIX. mendeko piano-jotzaile distiratsuenetariko bat izan zen, esan dugun moduan, bertutetsua izatea oso inportantea zen. Ezkerrean Exekuzio traszendenteko estudio bat, teknika instrumentaleko bertutearen adibide gisa.

​

Eskuinean, Campanella deituriko Liszten estudioa. Honek Paganiniren biolin kontzertuaren teman oinarritzen da. Behean, bertsio originala.

7. entzunaldia

Ezkerrean Rimsky-Korsakoven Kapritxo Espainiarren mugimendu bat. Hemen dantzatuta ikus dezakezue. Nahiz eta konpositora Errusiakoa izan, nazionalizmoen garaian gaude eta Espainiako musika erabat garatu egin zen. Beste herrialdeen ikuspuntutik Espainiako musika erabat exotikoa zen.

​

Eskuinean, Mussorskyren Esposizio baten koadroak deituriko piezaren Il vechio castello mugimendua daukazue. Honetan saxofoia entzun dezakezue, soloa egiten baitu.

8. entzunaldia

Ezkerretik eskuinera: lehenengo bi bideoak Intxaur-hauskailua deituriko Tchaikovskyren balleteko bi zati dira; bata Loreen balsa eta bestea Azukreko maitagarriaren dantza. Hirugarren eta laugarren bideoak Beltxargen Aintzira deituriko balleteko atalei dagokie.

​

9. entzunaldia

Hona hemen Sibelius Finlandiako konpositorearen biolin kontzertua.

10. entzunaldia

Kodaly konpositore hungariarren Háry János operaren zatia bat, non dulcemel edo zinbal hungariarra hartzen du solista moduan.

11. entzunaldia

Ezkerrean, Albenizen Triana deituriko pieza, pianoarentzat. Eskuinean, aldiz, Granadosen Bals Poetikoak entzuk ditzakezue. Behean, Chapi konpositorearen La revoltosa zarzuearen obertura.

bottom of page