top of page

Ondoan Mamma Mia musikalaren zatitxo bat. Ikusten den moduan ABBA musika-taldearen abestiak pilatzen dituen musika-ikuskizuna da: koruak, abeslariak eta dantzariak agertzen dira.

Ezkerreko bideoan Amadeus pelikularen zatitxo bat. Hemen ikus dezakezue operak dituen elementuak: abeslari printzipalak, korua, dantzariak. Eskuinean Mozarten Txirula Magikoa operaren aria oso famatu bat.

Ezkerrean, Espainiako zarzuela baten zatitxoa, opera moduko bat da, baina noski, gaztelaniaz. Eskuinean, operetaren adibide bat. Opereta opera txikitxo bat da, normalean komikoa eta dibertigarria.

Ondoan, balletaren adibidetxo bat, antzerki dantzatu bat denez, istorio bat kontatzen du eta horregatik jantzi bereziak behar dira.

bottom of page