Palestrinaren imitazio-kontrapuntuaren adibide argia.
Monteverdiren melodia akonpainatu baten adibidea.
Juan de la Enzinaren polifonia-homofonikoaren adibidea.
Hurrengo entzunaldietan Gabrieliren bi kanzona entzun ditzakezue, bata lauterentzat eta bestea talde instrumental batentzat.
Ezkerraldean Dowland konpositorearen Frog Galliard pieza ospetsua, bariazioa da bere oinarria. Eskuinaldean, Luis de Milanen XXI. fantasia vihuelarekin jota. Fantasia beste pieza handiagoen sarrera moduan erabiltzen zen eta horri esker Espainako tientoak edo italiako toccatak sortuko dira, hau da, preludioa.
Ezkerraldean ikus dezakezue beso-biola eta zango-biolaren arteko neurri ezberdintazuna. Eskuinaldeko bideoan lautea entzun dezakezue. Agertzen diren beste instrumentuen doinua bakoitzak duen audioan entzun dezakezue, eta beste entzunaldietan ere bai.
Ondoan agertzen den bideoan Monteverdiren Sì dolce è 'l tormento deituriko madrigala, bertan garaiko musika tresnak ikusi ahal dituzue, cornettoa, lautea, adibidez. Ondoko partiturei dagokionez, ezkerrekoa frottola edo chanson bat da. Eskuinekoa Juan de la Enzinaren bilantzikoa. Honako pdf dokumentuak ikus dezakezue abesti bakoitzaren letra.
Entzunaldiak sailan honako adibideak entzun ditzakezue gaia borobiltzeko:
​
2. Entzunaldia: Juan de la Enzinaren erromantzea.
7. Entzunaldia: Juan de la Enzinaren beste bilantzikoa.
8. Entzunaldia: Attaignanten chanson bat.
9. Entzunaldia: Trombocinoren frottola.
10. Entzunaldia: Allegriren Miserere mei, Deus.
1. Entzunaldia: Palestrinaren Sicut Servus motetea.
11. Entzunaldia: Palestrinaren beste motete bat, Stabat Mater.
Hona hemen protestantismoaren bi adibide ezberdinak: ezkerraldekoa, bideoa, Tallisen motete bat, Spem in Alium ospetsua. Eskuinaldekoa alemaniar protestanteen koral luteranoa, herriko hizkuntzan, jakina.
Diapositibaren gainean entzun ditzakezue (goitik behera): Italiako Cavallik egindako Magnificat da. Bigarrena, Espainiakoa, Tomás Luis de Victoriaren mezaren Gloria eta azkena, Inglaterrakoa, Byrd konpositorearen pieza erlijiosoa, ingelesez.