top of page

1. JARDUERA

​

Ikusi ondorengo bideoa eta komentatu ze motatako soinuak entzuten dira filmetako soinu bandetan:

Teknologiaren etorrerak iraultza ekarri zuen musikaren konposizio, interpretazio eta erreprodukziorako. Zarata, elektronika eta ikus-entzunezko baliabideak ohiko musika-tresnekin grabatu ziren, musika eta mundua ulertzeko modu berri bat sortuz.

 

Goazen pieza elektroakustiko bat sortzera. Beti bezala, ikasturtean zehar barneratu ditugun ezaguerak aplikatu ez ezik, konpositorearen eginkizuna beteko dugu, baita entzulearena ere.

Soinuak aztertzen

2. JARDUERA

​

Ikusi eta entzun ondorengo bideoak. Hasteko, saiatu soinua eragiten duen iturria bereizten, gero esan ze motatako soinuak erabiltzen dira honako musika ezberdinak egiteko. Saiatu bikoteka elkartzen eta esan zergatik antolatu dituzun horrela. Gero behatu beheko diagrama.

3. JARDUERA

​

Irakurri ondorengo berria eta ikusi ondorengo bideoak. Zein da musika eta zein ez? Argudiatu zure iritzia.

Umetan entzundako eta umeak bezala gogoratutako soinu unibertso koloretsu batekin margotutako barne paisaiak dira Henryren konposizio jolastiak. Ezinezko musikekin amets egiteko jaio zen lengoaia bizi-filosofia bihurtuta, Peter Panen sindromea bizirik mantentzeko ahaleginean bizi-iraun zuen entzulearen autorretratuak. Horren adibide, akademiaren seriotasunarekin, rock musikaren bat-bateko etorriarekin, psikodeliaren bidaiazaletasunarekin eta akustikaren misterioekiko harridurarekin eraikitako harrabotsezko sinfonia kaleidoskopikoz osatzen da bere lan zerrenda luzea. Henryk musikaria altabozarekin ordezkatu zuen, konpositorea interprete bihurtu zuen, musika elektronikoa estudiotik askatu zuen, eta itxura batean hotza, zerebrala eta mekanikoa zirudien zarata-musika elegantziaz jantzi zuen, jazz musikarien gisara.

​

Artikulu osoa irakurtzeko: https://www.berria.eus/paperekoa/1883/037/001/2017-07-08/zarata_arte_bihurtua.htm

Zer da soinua eta zer da zarata? Ba al dago ezberdintasunik?

4. JARDUERA

​

Irakurri Russoloren Zaraten artea deituriko manifestua eta erantzun:

​

  • Ba al dago berarentzat ezberdintasunik soinu eta zarataren artean?

  • Zer nahiago du musika sortzeko, zarata ala soinua? Zergatik?

​

Russolo ezagutzeko klikatu ondorengo botoian. Eskuineko bideoan entzun dezakezu bere musika futurista sortzeko asmatu zuen Intonarumori deituriko tresna.

​

​

Gure bizitzako adierazpen guztiak zaratak laguntzen ditu. Zarata, beraz, ezaguna da gure belarrian, eta berehala bizitzari berari lotzeko ahalmena du. Soinua, bizitzatik at dagoena, beti musikala, gauza bera, noizbehinka beharrezkoa ez den elementua, gure belarrirako aurpegi ezagunegia bihurtzen den bitartean, zarata, aldiz, bizitzaren nahasmen irregularraren nahasi eta irregularra iristen zaigunean, inoiz ez zaigu erabat agertzen eta ezin konta ahala ezusteko erreserbatzen. Ziur gaude, beraz, zarata guztiak hautatuz, koordinatuz eta menderatuz, gizonak aberastu egingo ditugula, beste atsegintasun susmaezin batekin. Zarataren ezaugarria bizitzara bortizki jotzea bada ere, Zaraten Artea ez da imitaziozko ugalketara mugatu behar. Honek gozamen akustikoan aurkituko du bere emoziorik handiena, artistaren inspirazioak zarata konbinatuetatik ateratzen jakingo duena.

​Hona hemen orkestra futuristaren 6 zarata familiak, mekanikoki laster praktikara eramango ditugunak:

Hausnarketa honekin bukatzeko, irakurri gaur egungo artikulu bat musika honi buruz, hau da, musika futuristari buruz. Zer dio Xabier Erkiziak?

Konposatzaile futuristaren proposamenak gonbidapen zabal bezain arriskutsua bota zigun: entzun ditzagun hiriak eta bere zaratak. Entzun dezagun hiriak kontatzen digun hori eta topa dezagun zarata horien guztien artean gure belarrientzako musika. Entzun dezagun tren, motor, sirena eta bertzelako makinek —eta guk haiekin batera— sortutako etorkizuneko musika berria. Bertze garai batzuk ziren. Makina pisutsuen soinuetan, frekuentzia eta bibrazioez gain, mezu konplexuagoak entzuten genituen garaiak. Pisarok bukatu eta oraindik Russoloren harian kateatuta, momentu batez hiria entzuten jarri naiz. Ez dut topatu futuristaren belarriak piztu zituen berritasun haren arrastorik. Are gehiago, kontrako sentsazioa dut. Irudipen arraroa. Hiria entzuten nahi adina indar jarrita ere, berak entzuten nauela iruditzen zait nik bera baino. Inguratzen gaituzten soinu horiek guztiak ez dira jada XX. mende hasieran bezain kitzikagarriak, ezta berriak ere. Hiriak gure plazerera moldatu du bere kantua. Gure arreta etengabe erakartzeko, bip, plimp, eta bertze soinu elektroniko sofistikatuen bidez moldatu du bere ahotsa.

​

Artikulu osoa irakurtzeko: https://www.berria.eus/paperekoa/1632/041/001/2012-06-21/entzuten_gaituenak.htm

5. JARDUERA

​

Russoloren musika futurista ate handi bat ireki zuen musika-sorkuntzan, ohiko soinuak ez ezik, zaratak eta beste motatako soinu-efektuak erabil daiteke musika-lan bat sortzeko. Garai honi Abangoardismoa deritzogu eta musika ezberdinen sorrera izan zen.

​

Gogoratu pasaden gaian ikasi genuen tonalitatea. Zer pentsatzen duzu, musika abangoardistek tonalitatea erabiltzen dute musika-elementuak antolatzeko? Zer daukate komunean musika abangoardistak eta musika tradizionalak?

 

Irakurri Vareseren, musika abangoardistako protagonistaren iritzia musikari buruz eta saiatu aurreko galderei erantzuna ematen.

​

"Musika antolatutako soinua da"

​

Beraz, bagoaz lehenengo musika abangoardista aztertzera honako jokuaren bitartez: musika konkretua.

 

Test hau egin eta gero, saiatu nola lortzen dugun musika konkretua sortzea, zer behar da?

6. JARDUERA

​

Klikatu beheko botoian XX. mendeko musika konkretuari buruzko informazioa lortzeko eta esan zer den.

​

​

​

​

Gero hasi esperimentatzen ondorengo gidoiko arauak jarraituz:

​

3 minutu irauten duen sekuentzia sortuko dugu musika konkretuaren teknika erabiliz. Hasteko zenbait talde sortuko ditugu:

 

  • Taldekide bakoitzak bere eskolatik kanpoko bizitzan entzuten dituen soinuak grabatuko ditu Audacity soinu editorearen bidez.

  • ​Gero, bildutako soinu guztiak entzun egingo dituzue.

  • Zuen musika-lanerako erabili nahi dituzuenak aukeratuko dituzue eta antolatuko dituzue 3 minututako musika-lan konkretua sortzeko.

​

Varese musikagile abangoardistak esan zuen moduan "Musika antolatutako soinua da", beraz, bere iritzia jarraituz, goazen pieza esperimental bat sortzera!

​

7. JARDUERA

​

Musika konkretuak tresna-elektronikoen erabilera ekarri zuen, izan ere, honen teknika errealitateko soinuak grabatzean eta grabaketa horiek manipulatzean oinarritzen zen eta guzti hori ez zen posible aparatu elektronikorik gabe: soinu grabagailuak eta erreproduzitzaileak, hain zuzen ere.

​

Klikatu ondorengo botoian XIX. mendetik aurrera erabiltzen hasi ziren tresna-elektronikoak ezaguzteko.

​

 

 

 

Ikusi duzun XIX. mendeko sintetizadorea gaur egun musika elektronikoa sortzeko lehenengo urratsak eman zituen.  Aztertu zertarako balio duen:

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain, irakurri zeintzuk dira gaur egun erabiltzen den tresna elektroniko ospetsuena, batez ere, musika komertzialean.

​

8. JARDUERA

​

Goazen gure musika-lan elektronikoa sortzera. Horretarako, Audiotool deituriko web orrialdeko aprikazioan sartuko gara. Bertan gaur egun musika egiteko, baita soinuak eraldatzeko erabiltzen diren tresnak ikusiko ditugu eta irakaslearen aholkuak jarraituz batzuk erabiltzen ikasiko dugu. Behin ulertuta, sortu zeure 3 minutuko musika-lan elektronikoa. Hasteko urratsak:

​

  • Klikatu ondorengo botoian aplikazioan sartzeko.

  • Hor aurkituko duzuna, melodia bat sortzeko sintetizadore oso sinplea da.

  • Gero, klikatu "add drums" eta bestelako aparagailuak agertuko dira: erritmo kutxa eta nahasteko mahaia, hain zizen ere.

Amaitzeko, egin hausnarketa guztiok batera, zein gailu erabiltzen dituzue musikaz gozatzeko? Zer da musika elektronikoa?

​

​​

9. JARDUERA

​

Musika abangoardistekin bukatzeko, musika elektroakustikoa eta musika aleatorioa aztertzea falta zaigu. Begira ezazu honako bideoak eta saiatu zein den bakoitza asmatzen. Analisatu ondo bakoitzaren izena eta egin honako galderak zure buruari:

​

  • Zer esan nahi du ELEKTROAKUSTIKO hitzak?

  • Zer esan nahi du ALEATORIO hitzak?

 

Gero, irakurri bakoitzaren definizioa honako botoia sakatuz.

Amaitzeko, egin ondorengo testa, eta saiatu musika konkretua, elektronikoa eta elektroakustikoa bereizten.

Millennial sorkuntza

10. JARDUERA

​

Gure musika abangoardistari buruzko jakintza maila erakusteko, goazen azkenengo musika-lana sortzera. Beraz, taldeak sortu eta erabili ikasi eta ezagutzen dituzun baliabide guztiak. Gure pieza honako irizpideak bete behar ditu:

​

  • Guk sortutako oinarri elektronikoa eduki behar du, elementu konkretuak, hau da, grabatutako benetako soinuak, ager daitezke.

  • Atal akustiko bat izan behar du, hau da, ahotsaren bidez edo ohiko musika-tresna baten bidez sortutako atala agertu behar da elektonikarekin txandakatuz edo horren gainean jarritakoa.

  • Musikograma bat sortu behar duzue, piezaren estruktura ulertzeko eta jarraipena laguntzeko.

​

Musikograma bat, musika jarraitzeko beste baliabide bat da. Partituran, notazioa eta musika-ikur zehatzak erabiltzen ditugu; musikograman, aldiz, nahi ditugun irudiak edo marrazkian jar ditzakegu interpretatuko den musika irudikatzeko.

​

Begiratu musikograma ezberdinen adibideak ondorengo bideoetan.

Gure azken lanak aztertzeko, ikasle bakoitzak bere ikaskideen lanari buruzko honako taula beteko du:

​

Konposizioan eta bere baliabide berrienetan murgildurik, animatu beldurrezko ipuin baterako musika konposatzera.  Ondoren, grabatu ipuinaren narrazioa eta musika eta uztartu gaiarekin lotutako irudiekin KineMaster bidez.

bottom of page