1. JARDUERA
​
Begiratu goiko irudia eta saiatu guztion artean zer den asmatzen. Gero, ikusi jarraian dagoen bideoa zuen ideiak argitzeko:
Musika ez da bakarrik ahoz transmititzen, hots, abesten edo musika-tresna bat jotzen, ere idatzi dezakegu partitura bat sortuz. Musika-paleografoek historian zehar egon diren musika-idazkera ezberdinak ikertzen dituzte, soinua adierazten duten ikur arraroak dituzten kodeak deszifratzen. Zergatik ez izan horrelako ikertzailea?
​
Musika-hizkuntzako elementu batzuk ezagutzen ditugu eta badakigu nola idazten diren; orain, aldiz, bagoaz ikustera nondik datozen eta nola garatu diren. Gaur egun, musika-editoreak erabiltzen ditugu partiturak sortzeko. Zergatik ez dugu editorea erabiltzen musika pieza bat deskodifikatzeko eta gaurko notaziora pasatzeko? Horrela, partitura hori jarraitu ahal izango dugu entzuten dugun bitartean.
Zer da notazioa?
2. JARDUERA
​
Zer da notazioa? Noiz eta nork asmatu zuen? Ikusi honako bideoa eta saiatu guztion artean galdera hauei erantzuna ematen.
​
Laguntza behar baduzue, begiratu musika-hiztegian honako botoia klikatuz.
3. JARDUERA
​
Begiratu honako bi partiturak, biak pieza bera dira, baina bakoitza notazio ezberdin batean dago idatzita: esan zein den Erdi Aroko notazioarena eta zein gaurko idazkera erabiltzen duena. Gero, aurkitu bien arteko ezberdintasunak eta esan nola gaurko notazioa adierazten dituen Erdi Aroko elementuak. Apuntatu ideia guztiak zure koadernoan.
Musika-hizkuntzaren garapena
5. JARDUERA
​
Musika sortzeko material nagusia soinua da. Soinurik gabe, ez dago musikarik. Musika entzumenaren bidez jasotzen dugu. Horregatik, Guido D'Arezzok bere buruari egin zion galdera hau izan zen: Nola adierazi dezaket soinua paper baten gainean?
Ondorioz, notazioa jaio zen, musika idatziz transmititzeko baliabidea, hau da, nahiz eta partituran agertzen den musika ez ezagutu, interpreta dezakegu musika-hizkuntzaren elementuen esanahia ezagutzen baditugu, noski.
Ikusi dugun moduan, notazioak musika-hizkuntzaren elementuak adierazten ditu, hau da, soinuaren ezaugarriak zehazten ditu partituran. Irakurri ondorengo taula eta begiratu ze nolako harremana duten musika-hizkuntzaren elementuak eta soinuaren ezaugarri nagusiak.
Nola deitzen diegu musika-hizkuntzaren lau elementu hauei? Nola adierazten ditugu notazioaren bitartez?
6. JARDUERA
​
Denboran zehar musika gero eta espresiboagoa bihurtu zen elementu gehiago gehituz. Entzun honako pieza eta aipatu zein bi elementu-espresibo gehitu zituzten.
​
Gero irakurri honako diapositiba eta zehaztu zure erantzuna.
7. JARDUERA
​
Elementu espresiboak hobeto ulertzeko ariketa praktiko bat egingo dugu gure gorputzarekin. Klaseko mahaiak eta aulkiak gelako bazterretan kokatuko ditugu, espazio guztia erabiltzeko, gero jarraitu irakaslearen aholkuak musika ezberdin hauek entzuten ditugun bitartean.
Gogoratu! Gorputza erabiltzen dugun bakoitzean, beroketatxo bat egin behar dugu.
​
Ariketa egin eta gero, erantzun honako galderei zuen koadernoan: Dantzatu dituzuen hiru abestietatik...
​
... zeinek dauka abiadura azkarrena?
... zeinek dauka abiadura aldaketak?
... zeinek igotzen du bere intentsitatea?
​
Gaurko partitura sortzen
8. JARDUERA
​
Ikusi dugun moduan partituraren itxura asko aldatu egin da. Lehen, musika harri edo egurrezko tauletan idazten zen, geroago pergamino eta papera erabiltzen hasi zen eta idazkera bai eskuz bai inprentaren bidez egiten zen, eta gaur egun? Zer erabiltzen dugu musika idazteko?
​
Gaur egun, partitura editoreak erabiltzen ditugu, zer dira hauek? Ba, argi ulertzeko Word deituriko programaren antzekoak dira, baina hitzak idatzi ordez, musika idatzi dezakegu. Honako ariketetan horrelako bat erabiliko dugu, Flat, hain zuzen ere. Jarraitu zure irakaslearen aholkuak eta idatzi honako irudian agertzen den musika, editorea erabiltzen ikasteko.
​
Flat software aske bat da eta dohainik deskarga dezakezu internetetik honako botoia sakatuz.
9. JARDUERA
​
Entzun ondorengo audioak eta deskarga itzazu bakoitzari dagokion partitura eta musikograma ondoko botoia sakatuz. Bi hauek ez daukate ez dinamika ez tempo adierazpenik, beraz entzun ondo eta jarri hemen behean agertzen direnak dagokien lekuan.
Orain, entzun ondorengo piezak tempo adierazpenen arteko ezberdintasunak ikusteko.
​
Grave, largo edo lento ----->
​
​
Adagio ----->
​
​
Andante ----->
​
​
Allegro ----->
​
​
Vivo, Vivace edo Presto ----->
10. JARDUERA
​
Hona hemen gure azken erronka. Goazen musika-paleografoen lana esperimentatzera. Hemen daukagun musika notazio arraro eta zahar batean dago idatzita. Irakurri aldez aurretik ikerlari batzuk partitura honi buruz utzi dituzten arrastoak eta gero, saiatu partitura gaurko notaziora pasatzen Flat editorea erabiliz.
-
Ez dira pentagramak erabiltzen, horren ordez, lerro koadrikulatuak erabiltzen dira.
-
Karratu bakoitzak konpaseko pultsu bat adierazten du. Era berean, konpasaren amaiera karratu luzeago baten bitartez adierazten da, atsedena balitz bezala. Hau jakinda, zenbat melodia daude?​
-
Notazio alfabetikoa erabiltzen da, hau da, notak letren bitartez adierazten dira.
-
Pentagrama erabiltzen ez denez, soinuaren altuera letren ondoan agertzen den puntuaren bitartez adierazten da.
Amaitzeko, erantzun ondorengo galderak:
​​
-
Zeintzuk dira notazio honen bitartez adierazten diren soinuaren ezaugarriak? Zeintzuk ez?
-
Zure ustez, ahots-musika ala instrumentala da? Zergatik?
-
Zenbat interprete behar dira partitura hau gauzatu ahal izateko?
Hurrengo lanak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak bere lana ebaluatuko du"bai", "ez" edo "gutxi gorabehera" aipatzen honako irizpideak kontuan hartuz:
​
-
Aldez aurretik, ikerketaren arrastoak irakurri ditut.
-
Arrastoetan agertzen diren informazioak partituran bilatu ditut.
-
Notak eta musika irudiak sartu ditut Flat editorean.
-
Pieza entzun egin dut eta konparatu dut Flat editorean nik sartutakoarekin.
-
Azken galderei ondo arrazoitutako erantzuna eman diet, hausnarketa eta ondorio gisa.
Flat editorea erabili ondoren jarrai dezagun praktikatzen eta musika-hizkuntzaren adierazpen grafikoak erabiltzen gaur egungo pieza bat transkribatzeko.