top of page
1.jpg

1. JARDUERA

​

Zein aparatu da goiko irudian agertzen dena? Ez badakizu ikusi honako bideoa eta ikusi nork asmatu zuen:

Hedabideak oso garrantzitsuak dira azken orduko berriak emateko, ideia berriak zabaltzeko edota arlo ezberdineko jakintzak transmititzeko. Irratiak, konkretuki, soinuaren bidez edozein motatako informazioa bidaltzeko balio du; egia esan, gaur egun, musikari buruz diharduten hamaika irrati-instalazio daude, esaterako, Irrati Gaztea. Bakoitzak musika-genero edo garai zehatz bateko musikari buruz dihardute.

 

​

 

Ikasturte honetan mendebaldeko musika landuaren garapena ikasiko dugu, horretan oinarritzen da gure gaurko musika, hain zuzen. Bidai luze hau ezagutzen hasteko, zergatik ez dugu prestatzen irrati saio bat musika landuaren ibilbidea modu orokorrean aurkezteko?

​

ZER DAKIGU MUSIKAREN HISTORIARI BURUZ?

2. JARDUERA

​

Ikusi eskuineko bideoa eta esan zer dakizuen musikaren historiari buruz. Zeintzuk dira bideoan agertzen diren musika-historiaren garaiak? 

 

Gero, sor ezazu musikaren aldiak kronologikoki aurkezten duen denbora-lerroa.

3. JARDUERA


Garai historikoak bereizi ondoren, saiatu kronologikoki sailkatzen horietako bakoitzari dagozkion hurrengo gertaerak. Ikerketari laguntzeko, laukitxoan agertzen diren loturak kontsulta ditzakezue.

​

  • Kantu gregorianoa eta kantu gizatiarra interpretatzen zuten garaia.

  • Humanismoa deituriko pentsamoldea Europan zehar zabaldu zen garaiari dagokio.

  • Boterea zutenen propaganda gisa erabiltzen zen musikaren garaia da.

  • Garai honetan sonata izan zen musika konposatzeko gehien erabili zuten forma.

  • Konpositoreek pianoa gustuko zuten beraien barne sentimenduak adierazteko.

  • Konpositore bakoitzak bere herrialdearen tradizioan oinarritutako musika sortzen zuen.

  • Debussy eta Ravel konpositoreen musikak soinu-giro zehatza islatzen du.

  • Garai honetako musikak zarata eta bestelako soinuak txertatu zituen errealitatea islatzeko.

  • Naturan aurkitzen ziren materialekin sortzen zen musikari dagokion garaia.

Sin título.jpg

4. JARDUERA

​

Garai historikoak orden kronologikoan jarri eta gero, zehaztu bakoitzaren iraupena, noiz hasten eta noiz amaitzen diren azalduz. Horretarako kontuan izan beharko dituzue urteak eta mendeak.

 

Honako hau argitu ondoren, sortu denbora lerro bat hurrengo botoia sakatuz aurkituko duzuen Bubbl deituriko baliabidea erabiliz.

​

​

ZEINTZUK DIRA MUSIKAREN HISTORIAREN PROTAGONISTAK?

5. JARDUERA

​

Behatu beheko diapositiba eta sakatu botoiak pertsonai bakoitza ezagutzeko. Idatzi zuen koadernoan nongoak eta noizkoak diren.

2.jpg

6. JARDUERA

​

Goiko pertsonaiak ezagutu ondoren, saiatu honako ariketako zutabeak lotzen.

7. JARDUERA

​

Orain, 4. jardueran sortu zenuten denbora lerroari gehituozue ikasi duzuen informazio berria: garai bakoitzari dagokion konpositorearen argazkia, baita bere izena ere.

Sin título1.jpg

Zein motatako musika zegoen garai bakoitzean?

8. JARDUERA

​

Historian zehar musika pixkanaka aldatu egin da. Garapen hori ikusteko goazen garai bakoitzeko musikaren ezaugarriak bilatzera. Gehien interesatzen zaiguna  musika-formak dira, beraz, gure ikerketan horretan zentratuko gara eta koadernoan idatziko dugu lortutako informazioa.

 

Hasteko, begiratu musika-forma hitzaren esanahia hiztegian eskuineko botoian klikatuz.

Denboraldi bakoitzera bidaiatzeko klikatu ondorengo botoietan:

9. JARDUERA

​

Musikaren garapenean sakontzeko, jarri taldeka eta sortu mapa bat honako baldintzak kontuan hartuz:

​

  • Musikaren historiaren garai guztiak agertu behar dira.

  • Garai bakoitzari dagokion konpositorea agertu behar da.

  • Markadore bakoitzak aukeratutako konporitorearen jatorrizko herrialdean kokatu behar da.

  • Markadore bakoitzean honako informazioa agertu behar da:

- Garaiaren izena eta dagokion mendea.

- Aukeratutako konpositorearen argazkia eta horri dagokion iruzkin laburra bere ezaugarri orokorrekin eta bere musikari buruzko bideo baten loturarekin.

​

Gure mapa Googlelen My Maps aplikazioaren bidez sortuko dugu. Begiratu ondorengo adibidea.

10. JARDUERA

​

Irrati-saioa grabatzera goaz, horretarako iVoox web-gunea erabiliko dugu. Taldeak sortu eta gero, sortu duzuen musika-mapa abiapuntutzat hartuz, idatzi ezazue irrati-saioan aipatuko duzuen informazioa antolatzeko gidoia eta hiru, bi, bat...airean gaude!

​

Hurrengo aurkezpenak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak beste ikaskideen aurkezpenak ebaluatuko ditu "bai", "ez" edo "gutxi gorabehera" aipatzen honako irizpideak kontuan hartuz:

​

  • Azalpenaren estruktura egokia da: aurkezpena, garapena eta ondorioa agertzen dira.

  • Azalpena interesgarria eta entretenigarria da: adibide musikalak daude, anekdotak…

  • Argi geratu da musikaren historiaren ibilbidea, garaiz garai eta pertsonaiaz pertsonaia zehaztuz.

  • Taldekide guztiek parte hartu dute.

​

Musikaren historiari buruzko irrati-saioa egin ondoren, beste programak sor ditzakezue 80., 90. hamarkadetako edo XXI. mendeko musikari buruz.

​

bottom of page