top of page

Paganiniren deabrua: kondaira ahaztezina

Dokumentala

​

Plantingak idazten duen bezala, “Paganinik biolinarekin egindako akrobaziak kondaira bihurtu ziren”. Deabruarekin ituna egin zuela ere esan zuen jende askok: “Haren aurpegiaren ezohiko itxura, zurbiltasun lizuna, begi ilun eta sarkorrak eta haren ezpainek noizean behin marrazten zuten irribarre sarkastikoa deabruzko zerbaiten zalantzarik gabeko zantzuak ziren buru baldar eta bero batzuentzat” (F. J. Fétis, garai hartako frantziar kritikaria). Dirudienez, harrigarriak ziren haren arkuaren teknika, pasarte zailenak interpretatzeko zuen guztiz abiadura azkarra, haren pizzicatoak, hainbat hari aldi berean erabiltzeko zuen modua eta doinu ikusgarriko akordeak.

Erregeak dantzatzen du

Pelikula

​

Erregeak dantzatzen du. Dantzarekin lotutako errege bat bada hori Louis XIV da, Eguzki Erregea, Frantziako eta Nafarroako (Nafarroa Beherekoa hain zuzen) errege izan zena 1643 eta 1715 bitartean. Absolutismo politikoaren sinbolo, Versaillesen gortea ezarri eta estetikaren bidez bere gailentasuna irudikatu zuen behin eta berriz, dantza bera horretarako tresnatzat hartuta, Jean Baptiste Lully konposatzailearen eta Moliere dramagilearen laguntzarekin.

Bach, bizitza apasionatua

Dokumentala

​

Johann Sebastian Bach Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere.

​​

La joven de la perla

 Pelikula

​

Veermer margolari holandarra Barroko garaiko margolaririk garraimtzitsunetariko bat izan zen. Oso margolan gutxi egin zituen bere bizitzan zehar, baina kalitate handikoak. 

​

Pelikulak bere etxera heldu berri den zerbitzari gazte batekin daukan harreman berezia azaltzen digu. Istorio polita, bitxia eta irudiari dagokionez ederra.

Una fuga brutal

 Bideo-azalpena

​

Jaime Altozano youtuberrak J. S. Bachen fuga baten azalpena aurkezten digu. Bideo egokia kontrapuntu testura ulertzeko eta gainera, oso entretenigarria.

bottom of page