top of page

1. JARDUERA

​

Irakurri ondorengo berria Playlist baliabideari buruz. Gero komentatu guztion artean eta esan zein motatako Playlist erabiltzen dituzuen, azaldu zergatik eta zertarako ere bai.

​

Gero, sartu YouTuben eta bilatu konpositore edo interprete ezberdinen erreprodukzio zerrendak.

Aspaldian, musikaz gozatzeko aukera bakarra kontzertu batera joatea zen; gaur egun, ordea, gustuko dugun musika hurbiltzen gaituzten makina bat baliabide dauzkagu. Hauek funtsezkoak dira musika hedatzeko.

​

Baliabide hauen praktikotasuna frogatzeko, goazen ikastera nola erabiltzen diren, adibidez, partituren biblioteka birtual bat esploratzen edo gure Playlist sortzen, linean dagoen plataforma  baten bidez. Horretarako, biblioteka birtual horretan aurkituko ditugun musika-lanen transkripzioa egingo dugu musescore editorearen bitartez, eta bakoitzaren estruktura eta beste alderdiak aztertuko ditugu. Amaitzeko, mp3 formatura pasatuko ditugu eta horiekin, erreprodukzio zerrenda bat sortuko dugu beste pertsonekin partekatzeko.

Musika eta hizkuntza

2. JARDUERA

​

Beste gaietan ikusi dugun moduan, musika beste disziplina eta arloekin dago lotuta, gogora dezagun adibidez, dantza, kirola, pintura eta beste arte plastikoak, matematikak, erlijioa, historia... Ikus dezagun orain, beste bat: musika eta hizkuntzaren arteko harremana, hain zuzen ere.

​

Hizkuntzan letrak lotzen ditugu silabak eta hitzak sortuz. Hitz horiek konbinatzen ditugu gramatika-arau batzuk jarraituz perpausak sortzeko. Era berean, perpausen multzo bat testu bat osatzen du eta testu askoren multzoa, esaterako, eleberri bat. Izan ere, egitura honi esker, hizkuntzak ulergarriak dira guztiontzat.

 

Musikak badauka egitura bera, bazarete gai azaltzeko?

​

Gero ikusi eta entzun honako bi bideoen musika eta saiatu hauen musika-forma azaltzen. Bideo bakoitzaren ondoan, abestiaren letra dago jarrita, hau lagungarria izan daiteke, musika eta hizkuntzaren harremana oso estua baita abestietan.

Esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.


Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!


Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.

Hoy me he preguntado 80 veces que porque sigo queriéndote;
que porque sigo pensando que eres tu quien me hará feliz
sino me aportas nada, no te importo nada
en lo único que piensas es en ti.


No me creo que no aparecieras en aquel concierto,
no me creo tenerte tan cerca y a la vez tan lejos,
no me creo que no seas capaz de echarme de menos,
esa facilidad para tachar recuerdos,
que no te gusten los besos.
No me creo que seas tan cobarde y no cumplas promesas,
que me hayas anulado y desaparecieras
que este llorando por ti.


Mañana al salir el sol
se habrá borrado para siempre del colchón tu olor,
que 80 son las veces que al día me acuerdo de ti,
las mismas que recuerdo que te tengo que olvidar.

Hoy me he preguntado 80 veces que porque sigues presente en mi,
que porque sigo creyendo que tienes que ser tu quien me hará reír
sino me aportas nada , no te importo nada
en lo único que piensas en ti.


No me creo haber ganado un juego perdido,
no me creo que se haya esfumado tu miedo a la soledad,
no me creo que no seas capaz de echarme de menos,
esa facilidad para borrar recuerdos,
que no te gusten los besos.
No me creo que seas tan cobarde y no cumplas promesas,
que me hayas anulado y desaparecieras,
que este llorando por ti.

Musikaren egitura: formak

3. JARDUERA

​

Aurreko jardueran ikusi dugun moduan, musikak egitura bat dauka eta ezberdina izan daiteke segun eta zenbat zatitan banatzen dugun. Ahots-musikan oso erraza da egitura hau ikustea, abestiaren letra indartzen baitu. Abestiak zenbait estrofa eta errepikatan banantzen dira.

 

Estrofek letra ezberdina, baina musika-akonpainamendu bera daramatzate, errepikak, ordea, letra bera erabiltzen du agertzen den bakoitzean, eta bere akonpainamenduak ez du erabiltzen estrofen musika bera.

Kontua da, hau musikaren baliabide oso zaharra dela eta garai guztietako musikan aurki ditzakegu horrelako egitura sinpleak, hau da, forma binario edo ternarioak deritzogunak. Entzun garai ezberdineko honako musikak eta saiatu bakoitzaren barne egitura asmatzen.

​

​

​

Piezen zati ezberdinak bereizteko erabili ABCDE... letrak, honako abididean bezala:

 

Beethovenen "Elisarentzat" deituriko piezaren egitura:

​

AABABA C ABA DD E ABA

​

Ikusten dugun moduan 5 zati ezberdinetan banandu dezakegu. Saiatu orain Errenazimentuko, Barrokoko eta Klasizismoko musika-lan hauen forma mota asmatzen. Apuntatu zure emaitza koadernoan.

El Grillo - Josquin Des Prez
00:0000:00
Lascia chio pianga - Haendel
00:00 / 00:00
Alla Turca - Mozart
00:0000:00

El grillo è buon cantore che tiene longo verso. ¡Dale beve grillo canta!

​

Ma non fa come gli altri uccelli, come li han cantato un poco van' de fatto in altro loco, sempre el grillo sta pur saldo

 

Quando la maggior è caldo alhor canta sol per amore.

Lascia ch'io pianga
Mia cruda sorte,
E che sospiri la libertà!
E che sospiri,
E che sospiri la libertà!


 

Lascia ch'io pianga mia cruda sorte,
E che sospiri la libertà!

Il duolo infranga
Queste ritorte
De miei martiri
Sol per pietà,
De miei martiri
Sol per pietà.

4. JARDUERA

​

Musika-forma ezberdinak aurki ditzakegu historian zehar. Garai ezberdineko batzuk ezagutzeko egin dezagun asmatze-joku bat. Irakurri musika-forma bati dagokion fitxa bakoitza eta saiatu hemen behean agertzen den batekin lotzen. Historian zehar bidaiatzeko klikatu honako botoietan, entzun garai bakoitzeko musika-formak web-orrialdean agertzen diren bideo eta audioen bidez.

1. Musika-forma

​

  • Alemanez abesten da.

  • Testua poema bat da.

  • Oso sinplea da.

  • Instrumentu batek akonpainatzen du ahotsa, pianoa adibidez.

2. Musika-forma

​

  • Dantza mota bat da.

  • Abiadura arina dauka.

  • Erritmo ternarioa du, hau da, bat-bi-hiru motakoa.
     

3. Musika-forma

​

  • Frantziatik dator.

  • Ahots-musika da.

  • Musika-tresnen akonpainamendua izan dezake.

  • Musika profanoa da.

  • 1.  Musika-forma baino zaharragoa da.

4. Musika-forma

​

  • Italiakoa da.

  • Ahots batentzat edo gehiagorentzat egina da.

  • Instrumentuen akonpainamendua eduki dezake.

  • Ez da antzezten, lirikoa da.

  • Izan daiteke profanoa edo erlijiosoa.

5. Musika-forma

​

  • Garai askotan zehar agertzen da.

  • Lau mugimendu kontrastante ditu.

  • Mugimendu bakoitza egitura bat du, adibidez, rondo edo minuet.

  • Musika-instrumentala da.

6. Musika-forma

​

  • Antzeztua izateko musika-lana da.

  • Abesten da osorik.

  • Obertura eta interludioak ditu.

  • Zati ezberdinetan banatzen da: ariak, errezitatiboak...

Musikaren egitura: testurak

5. JARDUERA

​

Demagun musika karamelu bat dela, ikusi ditugun formak badira karamelu horren bilgarria, hau da, kanpoko egitura. Orain bagoaz gozoki horren barne egitura ezagutzera: testurak.

​

Zer da testura? Dakigunez, musika hainbat elementuz dago osatuta: melodia, erritmoa, armonia... Hauen erabileraren arabera testura bat ala beste bat lor dezakegu, beraz elementu hauen ordenaren arabera testura mota ezberdinak aurki ditzakegu. Ikus ditzagun musikan erabiltzen diren ohiko testurak honako diapositibaren bidez, gero entzun bakoitzeko adibide bat musika-bideoen bitartez:

​

Monodia

Homofonia

Kontrapuntua

Melodia akonpainatua

6. JARDUERA

​

Testurarena ulertu duzuela frogatzeko, saiatu honako test birtuala egiten, entzun eta behatu ondo bertan agertzen diren entzunaldiak eta partiturak.

​

6. JARDUERA

​

Testurarena ulertu duzuela frogatzeko, saiatu honako test birtuala egiten, entzun eta behatu ondo bertan agertzen diren entzunaldiak eta partiturak.

​

7. JARDUERA

​

Gaur egun, teknologia digitalari esker, makina bat baliabide ditugu musika partekatzeko, ez bakarrik entzuten den musika, idatzita dagoen musika ere bai, hau da, partiturak. Hemen ISMLP proiektua zer den eta nola erabiltzen den ikasiko dugu:

​

Nazioarteko Musika Partituren Bibliotekaren Proiektua edo IMSLP ingeleseko siglekin, wiki deituriko teknologian oinarritzen da, hain ezaguna den Wikipedia bezala. Bere helburua musika partituren biblioteka birtual eta publikoa sortzea da, baita gaurko konpositoreen musika-lanak partekatzea eta zabaltzea.

​

Egon adi irakaslearen azalpenari ISMLP biblioteka birtuala erabiltzen ikasteko eta gero saiatu honako zerrendaren piezak bilatzen agertzen diren datuekin. Piezak behin aurkituta, saiatu bakoitzean erabiltzen den testura asmatzen. ISMLP bibliotekara jotzeko sakatu ondorengo botoia:

​

​

​

​

​

​

Garaia: Errenazimentua

Konpositorea: Juan de la Encina

Musika-lana: ¡Cucú cucú!

​

Garaia: Errenazimentua

Konpositorea: Josquin Desprez

Musika-lana: El Grillo

​

​Garaia: Errenazimentua

Konpositorea: Josquin Desprez

Musika-lana: Vive le Roy

​

Garaia: Klasizismoa

Konpositorea: Wolfgang Amadeus Mozart

Musika-lana: Minuet in C major, K.1f

​

Garaia: Klasizismoa

Konpositorea: Wolfgang Amadeus Mozart

Musika-lana: 2 Minuets, K.61g

​

Garaia: Klasizismoa

Konpositorea: Joseph Haydn

Musika-lana: 12 Minuets, Hob.IX:8

​

Garaia: Barrokoa

Konpositorea: Johann Sebastian Bach

Musika-lana: Partita in A minor, BWV 1013 - Sarabande

​

Garaia: Barrokoa

Konpositorea: George Frideric Handel

Musika-lana: 1. Fuga in C major

​

Teknologia digitala berrerabiliz

8. JARDUERA

​

Klikatu ondorengo botoian hodei birtualera joateko eta hor agertzen diren piezen artean bat deskargatzeko. Gero hasi musescore editorearen bidez partitura kopiatzen.

​

 

Musescoreren bidez partiturak sortzen ditugu. Editatu dugun musika behin gordeta, mp3 formatura pasa dezakegu hor dagoen musika idatzita.

 

Entzun honako partituraren bidez sortu dugun mp3a. Entzunten dena midi soinua deitzen da, eta oso baliogarria da, konpositoreek sortu berri duten musika aurreikusteko eta aldaketak egiteko.

​

Popular Song - Musescocre
00:0000:00

9. JARDUERA

​

Jarraitu zure irakaslearen aholkuak musescoreren bidez editatu duzun musika mp3 formatuan bihurtzeko. Partitura bakoitza mp3 formatura behin pasatuta, sortu taldeak eta hasi ezazue zuen Playlist sortzen musika horrekin.

 

Taldekide bakoitzak bere musikari buruzko informazioa bilatu behar du, adibidez, konpositoreari buruz, musika-formari buruz, garaiari buruz edo dagokion testurari buruz.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Saiatu zerrenda musika askotarikoa sortzen, hau da, pieza kontrastanteak tartekatuz.

10. JARDUERA

​

Gure Playlist sortzera goaz, horretarako mp3 formatura pasa ditugun partituren musika erabiliko dugu. Gure zerrenda partekatzeko YouTube plataformak eskaintzen duen zerbitzua erabili egingo dugu. Jarraitu zuen irakaslearen aholkuak eta pentsatu zein irudi jarriko duzuen zuen musika entzuten den bitartean, noski, gutxienez musikaren konpositorea, garaia eta izena agertu behar da.

​

YouTuben sartzeko sakatu ondorengo botoia eta noski, sartu zure google porta elektronikoaren kontuaren bitartez.

Hurrengo talde-lanak hobetzeko asmoz, ikasle bakoitzak bere lana ebaluatuko du honako taularen bidez:

Ikasi dugun guztia ez ahazteko eta praktikan jartzeko beste modu batean, egin ezazue Playlist bat klaseko kideekin, gustuko duzuen musika partekatzeko.

bottom of page