top of page

14. ARIKETA. Nire «abestigrama»

Actualizado: 19 nov 2020

Nire bizitzan zehar momentu berezi ugari egon dira, hauek dira horietariko batzuk:


Ni txikia nintzenean nire aita hondartzara edo herrira oporretan joaten ginenean kasetean jartzen zituen abestiak gogoratzen ditut. Aire giroturik gabeko autoan joaten ginen Boney M taldeko musika «disco» entzuten.



Musikako goi-mailan sartzeko frogak prestatu nituenean mp3ko abestien artean Amelie pelikularen soinu-banda neukan eta behin eta berriro entzuten nuen. Erdi alaia erdi goibela, horrela sentitzen nintzen, nire etorkizuna jakin ezinik.



Urduritasun egoera behin pasata, goi-mailako ikasketak hasi nituen Donostiako kontsertaborioan eta leku ezberdinetako lagunak egin nituen. Nahiz eta ordu asko ikasten egon, elkarrekin festa egiteko momentu asko topatu genituen.



Goi-mailako ikasketak amaitu eta gero Suitzara joan nintzen master bat egitera. Frantsesez hitz egiten nuen 24/7, eta horrek eragina izan du nire musika joeran.



14 visualizaciones0 comentarios
bottom of page