Aldez aurretik, animatzen zaituztet ondoko bideoa ikustera: Bizet konposatutako Carmen operaren obertura. Bertsio hau oso bitxia da, kriskitinak protagonista dira eta.
​
Bizeten opera hau Espainako inguru exotikoan dago oinarrituta. Carmenen istorioa hauexe da: Sevillan gaude, 1830ean. Carmen ijito ederra da eta tabako fabrikan egiten du lan. Don Jose, berriz, lanbidez sarjentua. Istilu baten ondorioz, Carmenek labankada eman dio lankide bati eta Don Josek berau atxilotzeko agindua jasotzen du. Ijitoaren begi beltzek liluratuta, ihes egiten uzten dio sarjentuak. Ondorioz aste batzuetako kartzela zigorra jasoko du Josek.
​
Gai honetan musika egingo dugu modu ezberdin batez: musikogramaren bidez. Hona hemen landuko ditugun batzuk eta web bat gorputz perkusioa praktikatzeko musika honen bitartez.
Hemen beste musikograma ezberdinak jartzen dizkizuet, beste musika batzuekin praktikatzeko: Brahmseko 5. Hungariar Dantza eta Tchaikovskyren Intxaur-hauskailu balletaren Trepak dantzaren atala.